Diru-laguntzen deialdia, langabeen gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena bultzatzeko eta genero-arrakala murrizteko, Europar Batasunak finantzatutako berreskuratze-, eraldatze- eta itzultze-planaren esparruan (Next Generation EU).
[MCD2023]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2023ko ekitaldian langabetuei, batez ere emakumeei, zuzendutako prestakuntza-programazioa finantzatzera bideratutako laguntzak arautzea, ekintzailetza eta landa-garapena bultzatzeko, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren esparruan genero-arrakala murrizteko ere.
Aurrekontuko zuzkidura
4.553.605Prestazio ekonomikoa
Emateko prozedura norgehiagokakoa izango da, ekintza bakar batean. Araba (738.594,73 €), Bizkaia (2.290.007,95€) eta Gipuzkoa (1.525.002,32€). Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko. Erakunde onuradun bakoitzak 250.000 € jaso ditzake gehienez eta espezialitate bereko 6 ekintza baino ez dira onartuko. Aurkezten diren prestakuntza ekintzen edo prestakuntza-ibilbideen iraupena 40 ordukoa izango da.
Eskaerak deialdi honen 8. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak behin-behineko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio. Proposamen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei alegazioak aurkezteko edo behin-behinean onartutako ekintza guztietan atzera egiteko. Behin-behineko ebazpenak ez die inolako eskubiderik ematen onuradun gisa proposatutako erakundeei. Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta onartutako prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa jasoko ditu, lehentasun-ordenaren arabera. Erakundeek 5 eguneko epea izango dute LanF aplikazioan prestakuntza-ekintza bakoitzeko diru-laguntza onartzeko. Epe hori igarotakoan, diru-laguntzari uko egiten diotela ulertuko da.
Ordainketa-modua:
- Lehenengo ordainketa diru-laguntza osoaren %60 izango da, lehenengo prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ondoren.
- Bigarren ordainketa bat, prestakuntza-planari dagokion gainerako diru-laguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean.

Nori dago zuzenduta
Prestakuntza-zentroak
Eskakizunak:
- Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.
Betekizunak
-
Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.
Lanbidek automatikoki egiaztatzea edo ziurtagiriak aurkeztea.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
"Kalte esanguratsurik ez eragiteko" printzipioa (IV. eranskina) betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa, Europako eta nazioko agintariek beren kontrol-eskumenak baliatzen dituztela bermatzeko.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Administrazio publikoen artean datuen lagapena eta tratamendua onartzea, VI. eranskineko ereduaren arabera.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Erantzukizunpeko adierazpena, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzkoa, VII. eranskineko ereduaren arabera, kudeatu beharreko eremuan eragina izan dezaketenak.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601
Kodea
1209403Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Zentroaren/erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, prestakuntza-plana gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izateari buruzkoa.
DNSH printzipioa betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena – IV. eranskina
Eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa, kontrol-eskumenak bermatzeko – V. eranskina
Administrazio publikoen artean datuen lagapena eta tratamendua onartzea – VI. eranskina
Zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena – VII eranskina
- Halakorik balego:
Kalitate-aitorpen edo -egiaztapen ofizialen kopia.
Emakunderen bereizgarria: emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako erakunde laguntzailea eta/edo genero-berdintasunerako plan erregistratua.
Ziurtagiri normalizatua, beste autonomia-erkidego batzuetan edo, hala badagokio, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegurako lanbide-heziketa ematen izandako esperientzia egiaztatzen duena.
Prestakuntza-espezialitate berrien programazioa eskatuz gero, prestakuntza-programa VIII. eranskineko ereduaren arabera.
Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu.
Aplikazio honetara sarbiderik ez duten erakundeek Lanbideren web orrian eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus
Eskaerak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes
Nola erregistratu behar den erakundea edo enpresa sisteman
Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazioa LAN-F botoia".
Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira.
Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira:
- Erabiltzailearen NANaren fotokopia
- Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
- Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko
Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).
Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, laguntza honetan eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.
-
Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.
Lanbidek automatikoki egiaztatzea edo ziurtagiriak aurkeztea.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
"Kalte esanguratsurik ez eragiteko" printzipioa (IV. eranskina) betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa, Europako eta nazioko agintariek beren kontrol-eskumenak baliatzen dituztela bermatzeko.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Administrazio publikoen artean datuen lagapena eta tratamendua onartzea, VI. eranskineko ereduaren arabera.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Erantzukizunpeko adierazpena, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzkoa, VII. eranskineko ereduaren arabera, kudeatu beharreko eremuan eragina izan dezaketenak.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
- Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.
Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu. Aquellas entidades que no tengan acceso a esta aplicación podrán solicitarlo a través de la página web de Lanbide www.lanbide.euskadi.eus Eskaerak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
3 hilabete eskaera egin denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Laguntzen ordainketa jasotzeko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Erregistratuta ez balego edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua