Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana
Helburuak
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Plana esparru-dokumentu bat da, eta bertan jasotzen da sail honek, berdintasun-politikari dagokionez, zer esku-hartze ildo eta gidalerro bultzatuko duen bere eskumen-alorrean, XI. legealdian.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak hauek aukeratu ditu berdintasunaren alorreko lehentasun sektorial, XI. legealdirako:
- Genero-ikuskera txertatzea berrikuntza- eta ikerketa-estrategietan, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren eta Elikagaien Kalitate eta Industrien alorretan.
- Generoa kudeaketa aurreratuan sartzea eta enpresa-kultura eta -praktikaren eraldaketaren ikuspegia berdintasunerantz bideratu.
- Emakume Nekazarien Estatutua inplimentatzea.
- Emakumeen parte-hartzea handitzea nekazaritzako eta garraio-sektoreko erabakiak hartzeko lekuetan.
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia