2019ko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa
Helburuak
- Planaren justifikazioa.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 8.1 artikuluak ezartzen duenez, nahitaez eduki behar da diru-laguntzen plan estrategiko bat, eta bertan identifikatu behar dira, sailen diru-laguntzei dagokienez, diru-laguntzen aplikazioaren bidez lortu nahi diren helburu eta ondorioak, diru-laguntza horiek emateko beharrezko epea, aurreikusten diren kostuak, eta haien finantzaketa-iturria, eta beti aurrekontu-egonkortasuneko helburuak bete beharko dira.
Manu hori betetzeko sailek izan beharreko jarduna bideratzeko, 1/2015 zenbakiko zirkularra onartu du Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, diru-laguntzen plan estrategikoak egiteari buruzkoa, zenbait neurri biltzen dituena plan horiek egin eta onartzeari begira.
Zirkular hori betetzeko egin da plana, bertan ezarritako edukiarekin eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean eskatutakoa beteta.ç
-
Aplikatu beharreko eremua.
Planak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren diru-laguntzen arloko jarduera biltzen du.
Planari ezarritako denbora-tartea 2019 aurrekontu-ekitaldia da. Diru-laguntzen programei dagozkien fitxek 2018. eta 2019. urteei dagozkien aurrekontu-zuzkidurak jasotzen dituzte halaber.
-
Proiektuaren edukia
Aurreikusitako diru-laguntza jardunak txertatzen diren konpromisoak biltzen ditu planak, betiere gobernu-programaren konpromisoei lotutako ardatzetako bakoitzari jarraikiz.
Ondoren, identifikatu egiten ditu, laburpen gisa, diru-laguntza programa guztiak egikaritzeko aurreikusitako kostuen datu globalak, programa horiek sailak bere egituran dituen antolakunde-unitateekin lotuta.
Azkenik, planak fitxa bat biltzen du diru-laguntza programentzat, eta bertan bilduko ditu helburuak, ekintzak eta adierazleak, aurreikusitako denbora-jokalekuarekin, helburu dituen sektoreak, diru-laguntzak emateko prozedura, beharrezkoak diren aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa publikoaren ehunekoa.
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia