Hiri-lurzoruko Etxebizitzen Eraikinak Birgaitzeko Programaren laguntzak, EAEko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko. 2017
- Erakundea:
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
- Hiri-lurretan dauden etxebizitza eraikinak birgaitzeko Renove laguntza-programaren 2017rako deialdia egin eta arauak ezartzea. Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku-hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko dira diru-laguntza horiek.
- Esku-hartze proiektu horietan proposatutako jarduketak erabilera nagusia etxebizitzarena duten eraikinetan edo familia anitzeko eraikin multzoetan esku hartzera bideratutakoak izango dira.
- Lehentasuna izango dute etxadietan multzokatutako familia anitzeko eraikin multzoek, eta etxebizitza-blokeetan multzokatutako familia anitzeko eraikin multzoek.
- Bigarrenik baloratuko dira gutxienez etxadiaren albo bat hartzen duten familia anitzeko eraikin multzokatuak, eta etxebizitza-blokeen albo bat osatu arte multzokatutako familia anitzeko eraikin multzokatuak.
- Aipatutako familia anitzeko eraikinak 1980a aurretik eraikitakoak izan beharko dute eta hirigintzara moldatuta eta egitura egokia eduki beharko dute abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuari jarraiki.
- Eraikitako ondarean esku-hartzeko laguntza-programa honetara bildutako proiektuak eraikinen irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak hobetzeko eta energia-efizientzia hobetzeko izango dira eta hurrengo artikuluetan adierazitako betekizunak bete beharko dituzte.
- Ez dute diru-laguntzarik jasoko jendez hustutako eraikinak, aurri-deklarazioa dutenak edota deklaratzeko moduan daudenak.
- 11. Honako obra hauek ere ez dute diru-laguntzarik jasoko: jada hasita daudenak edota lizentzia dutenak, egitura sendotzekoak, eraikina konpontzekoak (fatxadak, estalkiak, etab.), urbanizazioetako irisgarritasuna hobetzekoak, ez eta etxebizitza kopurua areagotzeko egindako eraikinen birgaitze integralak ere.
Aurrekontuko zuzkidura
5.500.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Laguntza horiek emateko 5.500.000 euro bideratuko dira guztira, eta honela banakatuko dira:
- 2017. urtea: 100.000 euro
- 2018. urtea: 1.800.000 euro
- 2019. urtea: 2.250.000 euro
- 2020. urtea: 1.350.000 euro
Ordainketa-modua:
Deialdi honetako diru-laguntzak honela ordainduko dira:
- Ordainketa partzialak egingo dira Etxebizitzako Zuzendaritzak obra-proiektua onartu ondoren, emandako ebazpenarekin bat etorrita, udal zerbitzuek obretarako udal-lizentzia eman ondoren eta egindako gastuaren ordainagiriak aurkeztu ondoren.
Ordainketa horien zenbatekoari dagokionez, justifikatutako diru-laguntzaren %90a ordainduko da, eta emandako diru-laguntzaren %90, gehienez ere.
- Azken ordainketa bat egingo da, emandako diru-laguntzaren %10, hain zuzen. Diruz lagundutako birgaitzeko esku-hartzea amaitu dela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu ondoren ordainduko da. Horretarako, justifikazio tramiteko “Aurkeztu beharreko dokumentazioa” atalean adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Ekitaldi batean ordaindutako kantitateek ezingo dute gainditu, inolaz ere, diru-laguntzak esleitzeko ebazpenean urte horretarako adierazitako zenbatekoa.
Laguntza horiek emateko 5.500.000 euro bideratuko dira guztira, eta honela banakatuko dira:
- 2017. urtea: 100.000 euro
- 2018. urtea: 1.800.000 euro
- 2019. urtea: 2.250.000 euro
- 2020. urtea: 1.350.000 euro
Deialdi honetako diru-laguntzak honela ordainduko dira:
- Ordainketa partzialak egingo dira Etxebizitzako Zuzendaritzak obra-proiektua onartu ondoren, emandako ebazpenarekin bat etorrita, udal zerbitzuek obretarako udal-lizentzia eman ondoren eta egindako gastuaren ordainagiriak aurkeztu ondoren.
Ordainketa horien zenbatekoari dagokionez, justifikatutako diru-laguntzaren %90a ordainduko da, eta emandako diru-laguntzaren %90, gehienez ere. - Azken ordainketa bat egingo da, emandako diru-laguntzaren %10, hain zuzen. Diruz lagundutako birgaitzeko esku-hartzea amaitu dela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu ondoren ordainduko da. Horretarako, justifikazio tramiteko “Aurkeztu beharreko dokumentazioa” atalean adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Ekitaldi batean ordaindutako kantitateek ezingo dute gainditu, inolaz ere, diru-laguntzak esleitzeko ebazpenean urte horretarako adierazitako zenbatekoa.
Nori dago zuzenduta
Etxebizitzaren Sozietate Publikoak
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
Etxebizitzaren Sustatzaile Publikoak
Udalerria baino eremu txikiagoko toki-erakundeak.
Eskakizunak:
- Jarduketen esparruaren barnean hartuta dauden eta errentamendu-helburua duten eraikuntzen jabeak izatea, erabat edo partzialki.
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Etxebizitza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kodea
1040301Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Entitate eskatzaileak ordezkari –eskaearen aurkezlea–bidez jardun ahal du. Horretarako, Jabeen Batzarraren onarpen-akordioan zehaztuko da nor izango den ordezkari hori.
- Ordezkaria pertsona fisikoa bada:
Zu zeu bazara Jabeen Batzarraren onarpen-akordioan –behar bezala sinatuta– baimendutako pertsona fisikoa, pertsona fisikoaren ziurtagiri bidez identifikatzea aski da. - Ordezkaria pertsona juridikoa bada:
- Entitate-ziurtagiri elektroniko batez identifikatzen bazara, ez duzu zertan egiaztatu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazunik.
- Entitate baten edo ziurtagiriaren titularra EZ den pertsona fisikoaren izenean jarduteko, eta pertsona fisikoaren ziurtagiri bidez identifikatzen bazara eta ez bazaude altan emanda Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, honakoa aurkeztu behar duzu:
Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), notarioak sinatuta
- Borondatezko ordezkaritzarako,honakoa aurkeztu behar duzu:
Borondatezko legezko ordezkaritza egilesteko inprimaki normalizatua (PDF, 864 KB) - Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau beteta aurkeztu behar duzu, edo prozedura honetan, eskaera aurkezteko zein beharrezko kudeaketak egiteko baimena duzula ziurtatzen duen beste edozein agiri:
Atribuzioak eskuordezteko inprimaki normalizatua (PDF, 565 KB)
- Ordezkaria pertsona fisikoa bada:
-
Proposamen teknikoa; hau eduki behar du:
- Proposamenaren memoria deskribatzailea, justifikatzailea eta ekonomikoa. Agindu honen bigarren artikuluan zehaztutako puntuei erantzun behar die espresuki, eta eragindako eraikuntzen argazkiak jaso behar ditu.
- Esparruaren kokapen-planoa
- Eskatutako esku-hartzeen jarduketa-programa
- Esku-hartzean sartu diren eraikinen ikuskapen teknikoa, udaleko sarrera-erregistroaren zigilua dutela, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duen azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuaren arabera
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. - Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
- Jarduketen esparruaren barnean hartuta dauden eta errentamendu-helburua duten eraikuntzen jabeak izatea, erabat edo partzialki.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Justifikazioa
Ezarritako betekizunak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Bankuko transferentziak eta ziurtagiriak, edo ordainagiriak. Argi agertu behar dute ordaintzailearen hartzaileak eta igorleak, ordaintzen den fakturaren zenbakiak eta ordainketaren datak
Emandako laguntza justifikatzeko, erantsi Nire karpeta atalean eskatzen den dokumentazioa.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.
Administrazioak diru-laguntza horien onuradunei dagozkien zenbatekoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko dute izena emanda onuradunek.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk

Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.