Historia Kliniko Digitala zabaltzea: Osabide eta Presbide egoitzetan
- Erakundea:
- Osasuna, Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Osasun Sailaren eta ASEKren xedeetako bat da “OSABIDE” Historia Kliniko Digitala adinekoen egoitzetara hedatzea historia kliniko bakar baten bitartez osasunaren arloko profesionalen arteko komunikazioa errazteko eta pazientearen segurtasuna bermatzeko.
Historia klinikoa eskuragarri egoteko xedea hauxe da: Osakidetzara eta zerbitzu publiko soziosanitarioetara jotzen duten pertsonek ahalik osasun arretarik hoberena jasotzea. Horrela lortu nahi da arauz ezarritako gaikuntza duten osasunaren arloko profesionalek aurrean aipatutako zerbitzu publikoak erabiltzen dituzten pertsonen historia kliniko eguneratuak erraz eskuratu ahal izatea arretaren jarraitasuna bermatzeko.
2014ko abuztuan pilotajea hasi zen, lurralde bakoitzean egoitza bat hautatuta; prozesua 2015eko azaroaren 10ean amaitu zen, 20 egoitzatan (4 Araban, 10 Bizkaian eta 6 Gipuzkoan) egindako pilotajean.
Eremua
Parte-hartzaileak eta eragileak
- Euskadiko koordinazio soziosanitarioa.
- Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua.
- Osakidetza
- Osasun Saila
- Foru Aldundiak: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
- Egoitzetako arduradunak.
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Lantaldea eratu | Amaituta | ||
Proiektuaren definizioa eta irismena | Amaituta | ||
Pilotajea (20 egoitza) eta hobetu beharreko alderdiak zehaztu | Amaituta | ||
Hedapena hasi eta hobekuntzak txertatu (Presbideren eta egoitzetako laguntzaren kudeaketarako sistemen arteko elkarreragingarritasuna) | Amaituta | ||
Osabide eta Presbide ezarrita; estaldura: 2016ko uztailean %35etik gora eta 2016ko abenduan %50etik gora | Amaituta |
Azken ebaluazioa
- Ebaluazio data:
- Ebaluazioaren laburpena:
-
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren ildo estrategikoak (2013 - 2016). Ebaluazio txostena konsultatu