Hirugarren Sektoreari buruzko Bizkaiko herritarren pertzepzioa 2013

Erakundea:
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Organoa:
Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Hirugarren Sektoreari dagokionez, Bizkaiko herritarrek daukaten pertzepzioari buruzko informazio fidagarria jasotzea zen ikerlan honen xedea. Zehazki ondoko helburuak lortu nahi zituen:

1.Iritzi publikoak Hirugarren Sektoreari buruz daukan ezagutzan sakontzea: Hirugarren Sektore bat edo irabazi asmorik gabeko sektore bat kontzientzia kolektiboan existitzen den zehaztea, zeintzuk diren sektorearekin lotzen diren elementu komunak, zeintzuk ideiekin lotzen den, zeintzuk erakunde ezagutzen diren, nola iristen den erakunde horien informaziora, eta abar.

2.Hirugarren Sektorea osatzen duten erakundeen inguruan dauden mito eta sinesmenak detektatzea, sektoreak islatzen duen irudia, eta abar.

3.Hirugarren Sektorea osatzen duten erakundeen inguruan gizarteak egiten duen balorazioa ezagutzea, erakunde horien ekarpenari buruz duen ikuspegia, eta abar.

4.Hirugarren Sektorearen etorkizunari buruz herritarrek duen ikuspegia aztertzea (zer egin beharko luke, nora jo beharko luke, eta abar).

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
1. Fasea
Ikerlanaren proposamena: dokumentu-berrikuspena
Amaituta
2. Fasea
Informazioa jasotzeko tresnak taxutzea: kabineteko lana
Amaituta
3. Fasea
Landa-lana: telefono bidezko galdeketa
Amaituta
4. Fasea
Informazioaren analisia (datuen ustiaketa eta interpretazioa) eta azken txostena taxutzea: kabineteko lana
Amaituta
5. Fasea
Txostenaren zabalkundea
Amaituta