HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEAN LAN EGITEA: soldatapeko langileen eta Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen arteko lotura 2014
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Azterketa hau egiten arte, gure lan gehiena erakundeen ikuspegian (Liburu Zuria, Urtekaria, Hirugarren Sektore Sozialaren Diagnostikoa…) oinarritu genuen; hala ere, langileekin (soldatapeko langileak) eta pertsonen kudeaketarekin zerikusia zuten zenbait arlo ere txertatu genituen. Bestalde, boluntariotzari buruzko azterketak ere badaudenez, uste genuen begirada soldatapeko langileetan, eta pertsona horien eta erakundeen arteko lotura positiboa eraikitzen zentratzeko unea iritsi zela.
Zehazki, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan soldatapean lan egiten duten pertsona taldeetara hurbildu nahi izan genuen, betiere, horien profila identifikatze aldera eta beste arlo batzuen artean, haien balioak eta motibazioak, eta erakundeekiko loturari eusten dioten arrazoiak bultzatzeko, betiere, sektoreko soldatapeko pertsonen gaineko ezagutza, eta horien eta lan egiten duten erakundeen arteko lotura zabaltzeko helburuarekin:
- Soldatapeko langileen profila definitzea (ezaugarri sozio demografikoak, ezaugarri pertsonalen eta ideologikoen ikuspegia izatea ahalbidetzen duten izaera kualitatiboagoko arloak eta abar).
- Soldatapeko langileen eta erakundeen artean dauden lotura mota desberdinak deskribatu eta kuantifikatzea.
- Behar diren hobekuntzak identifikatzea eta erakundeek eta Giza Baliabideetako arduradunek erakundeko kulturaren kudeaketarekin lotutako ezagutza handiagoa izan dezan laguntzea.
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
1. Fasea: DISEINUA | Amaituta | ||
2. Fasea: FASE KUALITATIBOA | Amaituta | ||
3. Fasea: FASE KUANTITATIBOA | Amaituta | ||
4. Fasea: EMAITZEN TRANSFERENTZIA | Amaituta |