[6.3.] - Enpresa-sektore publikoa berrantolatzea
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Helburu orokorrak:
- EAEko enpresa-sektore publikoaren egitura berrantolatzea
- Gastu publikoa murriztea, emandako zerbitzuak kaltetu gabe
Helburu operatiboak:
- EAEko enpresa-sektore publikoaren egitura berrantolatzeko plana egitea
- Enpresa-sektore publikoaren antolaketa eta funtzionamendu eredu bat egitea
Atxikitzen zaion plana
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa
Eremua
Proiektu honen helburua X. legegintzaldian bultzatutako birdimentsionatzeari segida ematea da, enpresa-sektore publikoa erdigunean jarrita. Lehenik, egoera diagnostikatu, aukerak aztertu eta egin behar den arrazionalizaziorako proposamenak egingo dira.
EAEko sektore publikoa berrantolatzeko eta sinplifikatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisori segida eman nahi zaio, gastu publikoa murriztuz, oinarrizko zerbitzuei kalterik egin gabe eta haien kalitate egoki bati eutsiz.
Enpresa-sektore publikoaren antolaketa- eta funtzionamendu-eredu bat egitea eskatzen du, haren estrategia, egitura, antolaketa eta kudeaketa birdiseinatzea, hura ezartzea eta haren emaitzen eta eraginaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Organo arduraduna:
Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza
Organo parte-hartzaileak:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
- Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Azken aldaketako data: