Covid-19aren eragina Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan

Erakundea:
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Organoa:
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Ikerketaren helburu nagusia da Covid-19aren krisiak EHSSan izaten ari den eragina ezagutzea, egoeraren ahalik eta argazki errealena izan dezagun, erakundeek eta sektoreko sareek, Eusko Jaurlaritzaren eta beste instituzioen laguntzarekin, ekintzak egin ditzaten krisi honek hartzaileengan eta erakundeetan gaur egun duen eta etorkizunean izan dezakeen eragina arintzeko.

Planteamendu hori hartuta, ikerketaren helburuak honela zehazten dira:

  1. Covid-19aren krisiak EHSSko erakundeetan orain duen eta etorkizunean izango duen eragina neurtzea
  2. Covid-19aren krisiaren eragina bi dimentsiotan aztertzea: hartzaileak eta erakundeak.
  3. Faktore desberdinen arabera izaten ari den eragina modu espezifikoan ezagutzea (erakunde mota, neurria eta abar).
  4. Behar eta arazo larrienak zehaztea, baita irtenbide posibleak ere.