Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialaren Diagnostikoa 2011
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2011ko Diagnostikoa 2010eko Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Urtekariko proiektutik datorren lana da. Hirugarren Sektoreko segmentu honen azterketa zehatza eskaintzen du.
“Hirugarren Sektore Soziala” honela defini dezakegu: pertsonen gizarteratzea eta sustapena erdietsi nahi duten hirugarren sektoreko erakundeek osatutakoa. Horretarako, “arlo, sistema eta politika sozialekin” zerikusia duten jarduerak garatzen dituzte, gizarte-eskubideen gauzatze eraginkorra ahalbidetzera eta pertsonak ongizate sozialera txertatzera bideratuta, bazterkeria- edo zaurgarritasun-egoerei aurre egin behar dietenei arreta berezia jarriz.
Horrela, azpisektore honek gizarte-ekintza (zorrotz), enplegua eta osasun arloei dagozkien erakundeak txertatuko ditu, baita arlo zibikoko zenbait erakunde ere: adinekoen, emakumeen eta migratzaileen erakundeak.
Azterketa aipatutako proiektuan bildutako datu kuantitatiboetan oinarritzen da eta azpisektore honetako erakundeek osatzen duten errealitatearen argazkia erakusten du. Horiek ezaugarriak partekatzen dituzte gainerako sektorearekin, baina era berean, aintzat hartu beharreko definitzeko ezaugarri propioak dituzte.
Hirugarren Sektoreko heterogeneotasun maila altua kontuan izanik, azpisektoreen azterketa partzialean oinarritutako datuen banaketak oso garrantzitsuak dira eta erakunde horien errealitate partikularraren inguruko ezagutza nabarmen zabaltzea eta sustatzeko eta garatzeko egokitutako orientazioak ezartzea ahalbidetzen dute.
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
1. Fasea Establecimiento de criterios para la delimitación del objeto de estudio |
Amaituta | ||
2. Fasea Datuak eta informazioaren azterketa arakatzea |
Amaituta | ||
3. Fasea Txostena argitaratzea |
Amaituta |