Artez
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Organoa:
- Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Ikastaroa hau online modalitatean gauzatuko dugu, modu asinkronikoan, hizkuntzak kirolean duen garrantziaren gainean hausnartu eta erabilera sustatzeko estrategiak lantzeko. Bakarkako lanketa 5 unitatetan egituratuta dago, eta unitate bakoitzean hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduera praktikoak dituzu. Moduluari itxiera ebaluazio baten bitartez emango diogu, ikusitako edukia errepasatzeko baliagarri izango dena.
- Kirol entrenatzaileek kontzientzia hartzea hizkuntzaren erabileran beraiek duten eraginaz
- Entrenamenduetan hizkuntza kudeatzeko estrategiak ezagutzea
- Hizkuntza estrategiak aplikatzen ikastea
- Jarrera eraikitzailea lantzea eta hizkuntza lidergoa sustatzea
Dokumentazioa:
Eremua
Kirolean hizkuntzaren garrantziaz kontzientziatuta, euskara sustatzeko estrategia eta gakoak eskaintzen dituen modulua da hau.