Klima-egokitzapenerako EBren Misioak Euskadi aintzat hartzen du erresilientziazko eta naturan oinarritutako soluzioen ezarpeneko eskualde aurreratuen artean, hala nola karbonoa harrapatzea Natura 2000 Europako Sareko eremuetan, Eusko Jaurlaritzak 2021-24ko Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planean nabarmendu duenez

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako 2021-2024 Plana ebaluatzeko azken txostena argitaratu du.

Planaren jardueren adibideen artean, batzuk Europar Batasuneko estrategia eta tresnekin lotuta daude. Adibide horien artean, honako hauek aipatzen dira.

Klima-aldaketara egokitzeari eta naturan oinarritutako soluzioei dagokienez, adierazten da Europako Egokitzapenerako Misioak Euskadi "front runner" eskualde gisa aitortzen duela, erresilientzia klimatikoan eta soluzio hauen ezarpenean.

Karbono-hustubideen eta natura-ingurunera egokitzearen arloan, Planak nabarmentzen du klima-aldaketara egokitzeko irizpideak sartu direla EBk babestutako Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Planetan.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea