Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik Ceit enpresak Ibaetan (Donostia) duen egoitza bisitatu du, ikerketa aplikatuan eta teknologia enpresetara transferitzen erreferentea den zentro teknologikoaren instalazioak bertatik bertara ezagutzeko.
Europako testuinguruan Ceitek 65 M € inguru jaso ditu, teknologiaren sorkuntza finantzatzeko esparru-programetan egindako proiektuen bidez. Ildo horretan, zentro teknologikoak Euskadiko industriari egiten dion ekarpen garrantzitsua balioan jarri du Mikel Jauregi sailburuak. “Europako 100 proiektu baino gehiago garatuta, Ceit erreferentzia da teknologia, ezagutza eta profesionalak industriaren sektorera transferitu nahi direnean. Europe’s Rail proiektuaz ari gara, Europako trenbide-sektoreko ikerketa eta berrikuntzako programa nagusia, non Ceitek funtsezko protagonismoa duen, CAF, Talgo edo Indra bezalako enpresa erraldoiekin batera”.
Jauregik adierazi duenez, “Ziurgabetasuna nazioartean erabatekoa den une honetan, Trumpen Administraziotik piztutako gerra komertzialarekin, argi dugu Euskaditik gure etorkizuneko apustua dela industria handiagoaren eta Europa handiagoaren aldekoa. Badakigu industriak aurrerabidea, aberastasuna eta kalitatezko lanpostuak ekartzen dituela. Apurka-apurka merkataritza ixtera garamatzan mundu honetan, Euskadik protagonismo handia izan dezake Europar Batasunaren berrindustrializazioan. Inoiz baino gehiago jabetzen gara etxean fabrikatzeko gai izatearen garrantziaz, eta, horretarako, berritzaileagoak, teknologikoagoak eta lehiakorragoak izan behar dugu”.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea