San Mamesen joan den maiatzaren 25ean jokatutako UEFA Women's Champions League (UWCL) 2024 Finalak 23 milioi euroko inpaktua eragin du euskal ekonomian. Zenbateko horrek esan nahi du egindako inbertsioari dagokionez lortutako itzulkina (ROI) aipatu den kirol-ekitaldi hori egiteko hiru euskal erakundeen (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) artean aplikatutako aurrekontuaren halako 17koa izan dela; aldi berean 13,18 milioi euroko ekarpena egin du Euskadiko BPGd-n eta zuzeneko itzulkin ekonomikoa administrazioan 4,37 milioi eurokoa izan da.
Ekitaldi handiak erakartzeko estrategiaren esparruan, 2023ko uztailean Grand Départ Pays Basque ekitaldiak izandako arrakastaren ondoren eta aipatu diren 2024ko UEFA Women's Champions Leagueko Finaleko zifra positiboekin, hurrengo kirol-hitzordu nagusia 2025eko maiatzaren 21ean izango da, egun horretan lehen aldiz Euskadin UEFA Europa Leagueko Finala jokatuko delako San Mamesen.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea