Euskadi Berrikuntzako Eskualde-Haran (BEH/RIV) izendatu du Europako Batzordeak

Argitalpen-data: 

Berrikuntzarako Europako Agenda Berriaren (NEIA) testuinguruan, Europako Batzordeak 151 eskualde hautatu ditu berrikuntzarako eskualde-haran gisa. Euskadi hautatu diren berrikuntzako eskualde-haranetako bat da.

Euskadiren kasuan, Europako Erkidegoko exekutiboak EAEren konpromiso argia baloratu du:

  • I+G-ko inbertsioen eta politiken koordinazioa eta orientazioa hobetzea EBren lehentasunetara
  • beste eskualde batzuekin lankidetzan aritzea berrikuntzaren arloan, espezializazio adimendunaren estrategian oinarrituta
  • berrikuntzaren euskal ekosistema indartzea eta beste eskualde batzuekin konektatzea

Hautatutako eskualdeek Europako Batzordearen laguntza jasoko dute baterako jardueren, networking-ekitaldien eta Europako eskualde berritzaileenen arteko integrazioa eta lankidetza indartzeko komunikazio-ekintzen bidez.

 

Hautatutako eskualdeen zerrenda: 12476e45-0413-4487-bdd6-668d7457f1cc_en (europa.eu)

 

Hautatutako eskualdeen mapa: Selected Regional Innovation Valleys - European Commission (europa.eu)

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea