Europako Ikerketa Kontseiluak 23 ikerketa finantzatu zituen, Ikerbasquek, Zientziarako Euskadiko fundazioak, 2023an abalatutakoak. 28 milioi mobilizatu ditu jada EBko funtsetan, eta EBk eredutzat hartu du erakartze-programagatik

Argitalpen-data: 

Kanpoko finantzaketaz landutako 1.222 proiektutatik (aurreko urtean baino 164 proiektu gehiago) hogeta hiruk ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Hauxe da kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustapenari dagokionez, eta iazko urtearen amaieran, 1.639 pertsonak lan egiten zuten Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako taldeetan.

2023an lortutako emaitzen harira esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europako erreferentetzat posizionatu dela. Nazioartean, Euskadi ikerketa aurreratuko eskualdea dela aitortzen dute dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketa-taldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuta. Aurreko honen adibidea dugu Europako Batzordeak, Ikerbasqueren ikertzaileak erakartzeko programa hautatu zuela, 2023. urtean, garapen zientifikoa bultzatzeko Europako ekimenik onenetakotzat. Orain arte, Ikerbasqueko programek 28 milioi euro lortu dituzte Europako Batasunetik.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea