Iker Iglesiasek, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, BASQUE FOOD CLUSTERek antolatutako eta Barakaldon garatutako Euskadiko Ontzi eta Bilgarrien Berrikuntzarako II. Topaketan parte hartu du.
Testuinguru horretan, besteak beste, Europa aipatu da:
Europar Batasuneko arlo horretako azken legegintza-berrikuntzak, Juan José Pernas Coruñako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle eta ECOBASeko ikertzailearen txosten tekniko baten bidez eman dira ezagutzera. Ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legeari buruzko azterlan, dibulgazio eta aholkularitzan aditua da.
Beste mahai-inguru batean, aurkeztutako ekimenetako bat Eva de la Torre-k, New ERA – European Reuse Alliance berrerabilpenaren aldeko Europako Aliantzako kideak, egin du.
Jon Ander Egaña BASQUE FOOD CLUSTEReko zuzendari nagusiak itxi du ekitaldia. 2025erako elkarteko gerenteak zerbitzu berriak aktibatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, elikagai-enpresei beren ontzien kudeaketa hobetzen laguntzeko, Europako Itun Berdearen barruan sartzen den araudi berri eta zorrotzarekin bat etorriz.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea