URAk azaroaren 10ean hasiko ditu Ermua erdialdeko hondakin-urak bilduko dituen kolektorearen lanak

Argitalpen-data: 

Ermuako kolektoreko lanak
  • Obrek 2.365.000 €-ko aurrekontua dute, BEZa barne; eta 10 hilabeteko egikaritze-epea
  • Obrak egiteko ordainpeko autobideko bidesariaren ohiko aparkalekuaren zati bat okupatu beharko da aldi baterako; baita aparkaleku horren eta ibai-estaldura hasieraren arteko ibaiertzeko pasealekua ere

Eusko Jaurlarirtzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentzia  azaroaren 10ean hasiko ditu Ermua erdialdeko hondakin-urak bilduko dituen kolektorearen lanak. Zubiarre Erdialdea eta Gipuzkoa Etorbidearen arteko kolektorea da: Ermuko erdigunea zeharkatuko du, hartara,  hondakin-urak bildu,  Apraizko araztegira bideratu eta  bertan behar bezala tratatzeko.

Lanak ”Ermuko udalerriko saneamenduaren eraikuntza-proiektua: Zubiaurre erdialdeko kolektorea eta Gipuzkoa etorbidea”  barruan sartzen dira. Lizitazio-aurrekontua 2.365.000 €-koa da, BEZa barne, eta 10 hilabeteko egikaritze-epea dute.

Aurreikusitako erasanak espazio publikoan

Obrak dirauen bitartean, ordainpeko autobidearen ordainsari ohiko aparkalekuaren zati bat okupatu beharko da, baita aparkalekuaren eta Gipuzkoa etorbidearen estalduraren hasieraren arteko ibaiertzeko pasealekua ere, 2023ko lehen hiruhilekoan.

Era berean, 2023ko lehen hiruhilekoan lanak egingo dira lurpeko udal-aparkalekuaren sarreran, hilabete inguruko iraupenarekin. Aparkalekuaren sarreran ahalik eta eragin txikiena izateko planifikatuko dira obrak, aparkalekurako sarbidea bermatzeko.

Oharra: URAk azaroaren 10ean hasiko ditu Ermua erdialdeko hondakin-urak bilduko dituen kolektorearen lanak (DOCX, 73 KB) (leiho berri batean irekitzen da)