Euskadik bat egin du gaur Europako Itun Berdearekin, eta bere ibilbide-orria proposatu du etorkizun iraunkorragoa lortzeko, krisiari irtenbidea emanez, inor atzean utzi gabe. Aurkezpen-ekitaldian parte hartu dute Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak, Europako Batzordeko Klima Zuzendaritza Nagusiko zuzendari ondoko Clara de la Torrek eta, gainera, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestaren datuak aurkeztu dira.
Basque Green Deal izenekoak emisioak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak jasotzen ditu, baina ez da esparru horietara mugatzen, eredu ekonomiko gisa sortu baita, industria eta teknologia baitira palanka nagusiak; beraz, zientzia, teknologia, ekonomia zirkularra, industria, trantsizio energetikoa edo elikaduraren katea bera helburu berarekin lerrokatzen dira, bidezko garapen jasangarriarekin, alegia.
Etorkizuneko lehiakortasun-eredu horrek arau-testuinguru berri bat eskatuko du, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritza dagoeneko lanean ari da Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege berri batean, Europako zuzentarau eta adierazleekin lerrokatuta. Legea da isurketak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuetan aurrera egitea ahalbidetuko duen tresna, eta neutraltasun teknologikoaren printzipioan oinarrituta egongo da.
Hauek dira lan-ildoak, Europako Itun Berdearen printzipio nagusiekin lerrokatuta:
Energia berriztagarrien aldeko apustua:
Ekiola, energia fotovoltaikorako kooperatibak sortzea
Energia berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala
Parke eoliko berriak
Gauzatu energia programa, Euskadiko udalerrietan energia garbien inbersioak finkatzeko
Industria jasangarria
Ekonomia Zirkularreko Hub-a de
Basque Ecodesign Centre
Karbono-aztarna murrizteko tresna
Mugikortasun jasangarria
Hidrogenoaren Euskal Estrategia
Energy Intelligence Center
Gigafactoria Basquevolt
Mubil, elektromugikortasun zentria
Renove plana
Biodibertsitatea babestea eta kutsadura murriztea
Natura Ondareari buruzko legea
Uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetzea
2030erako saneamendu-sistemaren %100 eguneratzen egotea
Elikadura “landa eremutik mahaira”
Nekazaritza ekologikoari eta Km0 produktuari laguntzeko programak
Elikagai-xahutzearen aurkako ekimena
Landaren eta itsasertzaren garapenari laguntzea
Belaunaldi-txanda lehen sektorean
Ekimen horiek guztiak aurrera eramateko, erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa izango da, baita eragile pribatuen laguntza ere; horregatik, hainbat hitzordu zehaztu dira datozen hilabeteetarako. Erakunde eta enpresa mailako topaketak, eragile bakoitzaren konpromisoa berretsiko dutenak:
Alkateen Ituna, maiatzaren 19an
Udalsarea 2030, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea konpromisoa berritzea
Basque Ecodesing Centre eta Karbono-aztarna murrizteko metodologia, maiatzak 26
Ekiola, Ekian edo Ekienea energia-programak garatzea
Halaber, sustapen-, sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzak landuko dira: Bioterra azoka, Ficoba
Jarduerak Europako Green Week-en
EHUko udako ikastaroetan 20 jarduera baino gehiago antolatzea eta laguntzea
Ekimen horiek guztiak mugarri garrantzitsuak izango dira Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren 26. edizioan Euskadi Glasgowko COPera eramango duen ibilbidean.