Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2020ko 2. Deialdian "Jakintzaren ekonomia" ardatzean hautatutako proiektuak aurkeztu dira

Argitalpen-data: 

Hautatutako 7 proiektuek askotariko sektoreak barne hartzen dituzte, hala nola, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria, osasunaren ekonomia, energia berriztagarriak eta zurezko eraikuntza jasangarria

Euroeskualdeak gaur goizean eman ditu jakitera Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko "Jakintzaren ekonomia" arloko bigarren deialdian aurkeztu diren 24 hautagaitzetatik hautaturiko 7 proiektuak. Deialdiak 400.000 euroko aurrekontua du eta filial ekonomiko nahiz jarduera-sektore bateko erreferentziazko enpresak “Unibertsitatetik enpresaraino” biltzea du helburu, Euroeskualdearen ikuspegia abiapuntu izanik, Akitania Berrian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan kokatutako bazkideen artean sinergiak eta osagarritasunak garatuko dituen proiektu baten inguruan.

Aukeratutako proiektuak prentsaurreko telematiko batean iragarri dira eta bertan izan dira Mikel Antón, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria; Mathieu Bergé, Euroeskualderako eta Mugaz Gaindiko Lankidetzarako eskualde kontseilaria eta Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Politikaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Proiektu horiek hainbat sektoretan garatuko dira: aeroespazial-aeronautikoa, nekazaritzako elikagaiak, osasunaren ekonomia, energia berriztagarriak eta eraikuntza jasangarria.

Informazio gehiago