Europak euskal ikerketari emandako bultzada, nerbio-sistemaren enigmak argitzeko

Argitalpen-data: 

Nerbio-sistema periferikoari buruzko ikerketa bultzatzeko asmoz, Europako Ikerketa Kontseiluaren ERC Contributor programak bi milioi euro eman dizkio CIC bioGUNE ikerketa kooperatiboko zentroan lanean diharduen Ashwin Woodhoo Ikerbasqueko ikertzaileari, Schwannen zelulei buruzko ikerketa sustatzen lagun dezan.

Hain zuzen ere, laguntza MyerRIBO proiektuari atxikita dago. Datozen bost urteotan mielinizazio-prozesuak ikertuko dituzte MyerRIBO proiektuaren barruan, funtsezko fenomenoa baitira esklerosi anizkoitza, neuropatia diabetikoa eta antzeko gaixotasunak ulertzeko.

Nerbio-sistema periferikoan kokatuta dauden Schwannen zelulen mielinizazioari esker, zorro babeslea sortzen da nerbio-bulkadak jasotzen dituzten konduktuen inguruan, funtzio motorra, funtzio sentsoriala, kognizioa eta plastizitate neuronala erraztuz. MyerRIBOk mielinaren kontrolari buruzko ulermena hobetzea du helburu, izan ere, mielinaren galerak nerbio-bulkadak atzeratu eta gaixotasun neurodegeneratiboak eragiten ditu.

MyerRIBO izan da, ERC Consolidator Grant delako modalitatean, 2019ko deialdiko beka lortu duen Euskadiko proiektu bakarra, eta “neurozientzien eta gaixotasun neurologikoen arloan” Euskadiri emandako lehenengoa, ekimena 2007an sortu zenez geroztik.

 

Informazio gehiago