Lan-osasuna genero ikuspegiarekin eta soldata arrakala
Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, "Laneko osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala" jardunaldia inauguratu izan da. Jardunaldi hori Lan eta Justizia Sailak, Emakundek eta Osalanek antolatu dute, eta, bertan, honako hauek landu dira: lanpostuak genero-ikuspegiarekin baloratzeko lan-sistemak; Lan Ikuskaritzak aurten genero-ikuspegiarekin egindako jarduketak; protokoloak aplikatzeko jarraibide metodologikoak. sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurka; eta, azkenik, enpresen prebentzio-kudeaketan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak ezartzeko proiektu pilotuaren emaitzak.
Bere hitzaldian, Alberto Alonso Osalaneko zuzendari nagusiak defendatu du lan-merkatuaren bereizketa horizontalaren aurka borrokatu behar dela, lana sexuaren arabera banatzearen ondorioz, horrek emakumeak eta gizonak hainbat sektoretan eta jardueratan kontzentratzea eragiten baitu; lanaren bereizketa bertikalaren aurka, gizonen eta emakumeen lan-baldintzak aldatzen baititu, emakumeek kualifikazio txikiko eta erantzukizun gutxiagoko enpleguak maizago okupatzen baitituzte; eta lan-prekarietatea; izan ere, lan prekarioak, lanaldi partzialekoak eta soldata-ordainsari txikiagokoak, neurri handiagoan biltzen dira emakumeen artean
Gainera, nabarmendu du genero-ikuspegia aplikatu behar zaiola istripu-tasaren azterketari, kontuan hartuta jardueren araberako banaketan dauden aldeak, bai eta sexu bakoitzak bere gain hartzen dituen okupazio desberdinak ere. Ildo horretan, istripu-tasa aztertzea komeni dela esan du, faktore horiek kontuan hartuta, pobreziaren feminizazio-datuak barne.
2019ko azaroaren 28an, Osalanarek egindako prentsa oharrra (pdf, 263 KB)