Euskadik sortutako Share Proposamena aurkezten dute aldi berean Europako estatuz azpiko zenbait gobernuek erronka migratzaileari elkarlanean erantzuteko

Argitalpen-data: 

Share Proposamenaren edukiak mekanismo zehatz bat adostea iradokitzen du, migrazioaren erronkaren errealitate zailenen aurrean erantzukizunaren banaketa partekatzeko. Esfortzuaren banaketa-formula hau hiru parametrotan oinarritzen da: sarrera fiskalak (edo Batez Besteko Errenta Eskuragarria, edo BPG), %50eko pisuarekin; biztanleria, %30eko eraginarekin; eta langabezia-indizea, %20rekin.

Share gakoaren aplikazioa zeharka proiekta daiteke, hiru gai-esparrutan, gutxienez: (1) errefuxiatuak eta asilo-eskatzaileak, (2) migratzaile ekonomikoak larrialdiko, zaurgarritasuneko edo aglomerazioko testuingurutan, eta (3) bidaiderik gabe migratzen duten adingabeak edo gazteak. Eta hiru lurralde-esparrutan: EB barruko estatuen artean, Estatu bateko Herrialde edo Autonomia Erkidegoen artean, eta Autonomia Erkidego edo Herrialde bakoitzaren barruan udalerrien eta eskualdeen artean.

 

  Informazio gehiago