Argitalpen-data: 2015/07/28
EITB taldea Donostia 2016ren media partner izango da
Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburua Fundazioak formalizatu du lankidetza-hitzarmena Euskal Irrati Telebista Komunikazio Talde Publikoarekin. Hitzarmena sinatuta, EiTBk aliantza egin du herrialde-proiektu batekin: Donostiaz harago doa eta eduki interesgarriak eskaintzen ditu taldearen hedabideek hartzen duten eremu geografiko zabalean. DSS2016EU Fundazioak, bere aldetik, estrategikotzat du Euskal Herriko ikus-entzunezko talde garrantzitsuenarekin bat egitea.