Argitalpen-data: 2015/02/06

2015-2020 aldirako Bide Segurtasun eta Mugikortasun Seguruko Plan Estrategikoaren helburua urtean 33 pertsona baino gutxiago hiltzea da, Europar Batasunak adierazitakoa betez

Planak Europar Batasunak zehaztutakoari heldu dio eta errepideetan urtean 33 pertsona baino gutxiago hiltzea du xede nagusietako bat, betiere 2013ko datuetan oinarrituta eta 2020rako betetzeko. Zauri larriak dituzten pertsonen kasuan, % 40 murriztea da helburua. Era berean, 14 urtetik beherakoei dagokienez, trafiko-istripuetan bat bera ere ez hiltzea da helburua

Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoak, horiek guztiak bete eta lortzeko, barne hartzen ditu inplikatutako agente guztien artean, izan Eusko Jaurlaritzakoak, izan bestelako elkarte eta/edo taldeak, garatu beharreko 5 estrategia, 12 jarduera-ildo eta 60 ekimen baino gehiago

INFORMAZIO GAHIAGO NAHI IZANEZ GERO