Argitalpen-data: 2014/12/17
Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Plana aurkeztu du, eta guztira 11.100 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua izango duela iragarri du
2014 eta 2020 urteen artean guztira 11.100 milioi euroko inbertsio publiko pribatua egitea aurreikusi dute. Planaren helburu nagusia ongizatea, hazkunde ekonomiko jasangarria eta enplegua hobetzea da, eta hori lortzeko, espezializazio adimentsuan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa- eta berrikuntza-politika bat jarriko da abian
Plana sortzeko prozesuan hainbat eragilek parte hartu dute; alde batetik, erakundeek, eta, bestetik, zientziako eta teknologiako euskal sareko kideek. Eusko Jaurlaritzak 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana aurkeztu du. Espezializazio adimentsuan oinarrituriko estrategia bat da, Euskadiren garapen ekonomikoa eta garapen jasangarria bultzatu nahi dituena. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak aztertu du dokumentua eta bihar onartuko dute, gobernu-kontseiluan