39.- EAEren Hondakinak Prebentzioko eta Kudeatzeko Plana 2020

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Plan hau ingurumen-politikaren baitan kokatzen da, “Lurralde lehiakorra — Baliabideen eraginkortasuna” arloari dagokionez; izan ere, lurralde baten lehiakortasunak gero eta lotuago egon behar du bere ingurumen-politikarekin, prebentzioan oinarrituta eta ingurumenari garrantzia emanez, horixe baita Europak ezarritako erronketako bat. Arlo horretan, baliabide materialak eraginkorrak izatetik eta ekonomia zirkularra izatetik dator berrikuntza eta lehiakortasuna, bai lurraldeena bai enpresena merkatu globaletan. Fabrikazio aurreratuaren eta energiaren arloko berrikuntzak harreman estua du ingurumenarekin.

Hain zuzen ere, 2020rako HPKPk garatu egiten ditu ingurumen-politikaren helburuak, baliabideen erabilera eraginkorrari eta kontsumo arduratsuari dagokionez

Helburuak

  1. 2020rako % 10 murriztea guztira sortutako hondakinak, 2010en aldean, bai eta haien arriskugarritasuna ere.
  1. 2020rako gutxienez % 75 arte areagotzea hondakinen bilketa eta banaketa selektiboa, eta bilketa-sistemak ezartzea korronte problematikoentzat.
  1. Hondakinak % 60 arte berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balioztatzeko prestatzea 2020rako, EAEko arazo nagusiak konponduz.
  1. Hondakinen ezabapena optimizatzea, lehen mailako hondakinen isurketa ezabatuz, hura minimizatzeko tresnak garatuz, hondakinak balioztatzeko eta ezabatzeko orduan hurbiltasun- eta autosufizientzia-printzipioak aplikatuz, baldin eta baldintza baliokideetan egin badaiteke, eta dauden hondakindegien eragina minimizatuz.
  1. Hondakinen arloko informazioa eta gardentasuna hobetzea; administrazio-kudeaketa sinplifikatzea eta arintzea, hondakinei buruzko arautegiaren aukerez baliatuz, eta merkatu berdea eta enplegu-sorrera sustatzea Plan hau garatuz eta ezarriz.

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika

Denborazko konpromisoa

EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planak 6 urteko iraupena du, bi Jarduera Planen bidez gauzatuko da —2015-2016 eta 2017-2020—, azken urtea ebaluaziorako izango da eta, hala badagokio, hurrengoa planifikatzeko.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Jarduera-programak. Modu gehigarrian, EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plan honek 5 jarduera-programa ditu, eta bakoitzak 5 helburu estrategikoetako bati erantzuten dio. Hain zuzen ere:

  • Prebentzio Programa
  • Bilketa eta Banaketa Selektiboko Programa
  • Berrerabiltzeko, Birziklatzeko eta Balioztatzeko Prestaketa Programa
  • Ezabapena Optimizatzeko Programa
  • Administrazio Eredugarriaren eta Gobernu Onaren Programa

Jarduera-programa bakoitza hainbat jardueraren bidez garatzen da, lehenetsitako hondakin-korronte zehatzen egoera hobetzeko, edo zeharkako egoerak edo arazoak hobetzeko.

Jarduera-programa bakoitzean lehenetsi dira arazo edo korronte nagusiak, honako hauek kontuan hartuz:

  • Lege-baldintzak: lege-baldintzaren bat duten korronteak lehenetsiko dira.
  • Neurria: gehien sortzen diren korronteak lehenetsiko dira, edo gehiengo ez izan arren, gero eta gehiago sortzen direnak.
  • Arriskugarritasuna: ingurumenean eragin gehien duten korronterik arriskugarrienak lehenetsiko dira.
  • Hobetzeko potentziala: dena delako programarena (prebentzioa, bilketa eta banaketa selektiboa, edo berrerabiltzeko, birziklatzeko edo balioztatzeko prestatzea).
  • Merkatu-aukerak sortzeko potentziala: lan-aukerak sortzen lagunduko luketenak.

Jarduerek, beraz, arazo zehatzak konpontzea bilatzen dute, eta tresnen mix bat erabiltzen dute.

Planaren aurrekontua, programaren arabera (€)

%

Prebentzioa

% 43

Bilketa eta banaketa selektiboa

% 5

Berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balioztatzeko prestatzea

% 26

Ezabapena optimizatzea

% 2

Administrazio eredugarria eta gobernu ona

% 24

Guztira

6.615.000 euro

 

EBALUAZIOA

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

Planaren Jarraipen Batzordeek egingo dute aldizkako jarraipena eta berrikuspena. Bi batzorde eratuko dira, bata teknikoa (Ingurumen Sailburuordetzako diziplina anitzeko lantalde bat) eta bestea exekutiboa (Ingurumen Sailburuordetzako arduradun politikoak).

Urtean behin, Jarraipen Batzorde Teknikoak txosten bat egingo du eta bertan honako hauek jasoko dira:

  • Planeko adierazleen jarraipena (urte horretako emaitza vs erreferentziako xedeak).
  • Jarduera bakoitzaren ebaluazioa (aurrerapen-maila, helburuari egindako ekarpen erreala, eta neurriaren balorazioa).
  • Ekitaldi horretan Plana garatzen aritu diren eragileen gogobetetzea edo feed-backa.

Txosten horrekin batera joango da "urteko laburpen exekutibo" bat, "adierazleen aginte-taulako" emaitza laburtuak, aldaketa-proposamenak eta "Planaren urteko kudeaketa-planaren" zirriborro-proposamena.

Batzorde Exekutiboak dokumentu horiek berrikusi, hurrengo ekitaldiko kudeaketa-planaren aldaketak erabaki, eta halakoak baleude, ekitaldi horretan ariko diren eragileekin adostuko dira.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2017/06/30

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2021/06/30
Azken aldaketa: 2016/01/14