Sartu Lanbidera nahi duzunean, edozein lekutik

Imagen

Lanbidek webgunearen bidez zure izapideak edo kontsultak egiteko aukera ematen dizu nahi duzun lekutik eta nahi duzun momentutan.

Edozein ordutan eta edozein gailutatik sar zaitezke webgunean. Horrela, behar dituzun izapideak egin ahal izango dituzu zure Lanbideko bulegora joan barik, soilik Nire Lanbidenet fitxan klik eginda.

Zer da Nire Lanbidenet?

Webguneko “Nire Lanbidenet” atalean aurkituko duzu enplegua bilatzeko prozesurako behar duzun informazio pertsonalizatu guztia. Sartu barruan; identifikatu zaitez zure IFZ eta pasahitza sartuta, eta, orduan, honako zerbitzu hauek izango dituzu erabilgarri:

Nire datu pertsonalak 

Zure eskariari buruzko datuak berrikusi, sartzeko pasahitza aldatu eta harremanetarako datuak aldatu ahal izango dituzu.

Nire lana

Aurrez izena emandako lan-eskaintzak eta hautagaien egoera eta enplegu-alertak kontsultatu baita autoaurkezpen-gutun bat sortzeko aukera izango dituzu.

Nire pestakuntza

Prestakuntza-ikastaroetarako aurreinskripzioen zerrenda, sortuta dituzun prestakuntza-alertak eta online prestakuntza-aholkularitzako zerbitzua kontsultatu alahal izango duzu.

Nire orientazioa

Enplegurako edo autoenplegurako lortutako orientazio-zerbitzuei buruzko informazioa lortuko duzu.

Nire DBE

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen baduzu, aukera honen bidez bistaratuko duzu zure eskaerari eta espedienteari buruzko informazio guztia.

Nire laguntzak / diru laguntzak

Gutxieneko bizi-diru-sarrerari buruzko laguntza eskaerari buzuzko informazioa izango duzu baldin eta Lanbideren bitartez eskatu baduzu diru laguntza honek.

Nire dokumentuak eta ziurtagiriak

Berritasunen artean, dokumentu eta ziurtagiri guztiak fitxa bakar batetik ikusteko aukera dago. Fitxa horretan, prestakuntza, enplegu eta orientazioko ziurtagiriak eta dokumentuak deskargatu eta eskuratu ahal izango dituzu.