Reflexiones sobre el empleo doméstico

De dónde venimos, dónde nos encontramos y hacia dónde vamos

Reflexiones sobre el empleo doméstico
 
Argitalpena
2020
Argitalpen-zenbakia
1
Egilea(k)
Lan eta Justizia saila / Departamento de Trabajo y Justicia
Hizkuntza(k)
Español
ISBN
978-84-457-3542-8
Sustatzailea
Lana eta Enplegua
Argitaratzailea
Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Gaiak
Empleo doméstico

Deskribapena

Etxeko lanaren ezaugarri bereziak, eta lan baldintza bereizgarriak, hausnarketa eta ekimen politiko eta sozial anitzetarako arrazoi izan dira gure inguruan.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Legebiltzarreko XI. legegintzaldian gaia hainbat legebiltzar-proposizioren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenen bidez landu da gaia.
Lan eta Justizia Sailetik Etxeko Lanaren Arriskuen Prebentziorako Gida eta «Euskal Autonomia Erkidegoko etxeetako langileen egoeraren, eta babestu beharreko
beharrizanen Diagnostikoa» igorri ditugu Eusko Legebiltzarrera, eta berauen zabalkundea egin dugu.

Gehiago nahi genuen, eta nahi horiek 2019ko urriaren 3 eta 4ean burutu zen Etxeko Lanaren I. Kongresuren burutzean zehaztu ziren. Lerro hauen bidez aipatutako Kongresuaren ondorio batzuk aipatzea zilegi bekit, jakinak izan arren, garrantzitsuak baitira: etxeko lanen sektorea erabat feminizatua dago.

Emakumeak dira sektore honetan lanean dihardutenak, ia osotasunean; izan ere, Nazioarteko Lan Erakundeak 2010ko bere Txostenean adierazten duenez, etxeko lanen jarduerak kulturalki emakumeari lotuta daude, eta informaltasun, lan-prekarietate, beste sektoreekiko soldata baxuago eta sindikatze tasa apalagoak dituzte, abusu, esplotazio eta diskriminazio egoerak sortuz.

Kongresuan ere argi geratu zenez, nahiz eta araudian aurrerapenak eman diren sektore honetan gizarte eta lan onurak onartzeari dagokionez, agerikoa da araudiaren erabateko aplikagarritasuna ezartzea ezinezkoa dela, eta beraz, baldintza eskas hauek hobetzeko konponbideetan haratago joan behar dela.

Hargatik, I. Kongresu honetan garatutako gaiaren azterketa sakonari esker, eta sortutako eztabaiden zehaztasun zientifikoaren fruitu, liburu hau sortu da, hobekuntza proposamenen bilatze proaktiboan jarraitzeko asmo argiz, irakurri ostean argi geratuko zaizuenez.

Begirada luzeko liburua, Unibertsitate askotako irakasleen interesari esker, eta ordaindutako etxeko lanarekin konprometitutako profesionalekin bat egina. Bereziki eskertu nahi ditut Concepción Sanz Sáez (Lan Zuzenbide eta gizarte Segurantzako Irakaslea UCLM-n, eta GSDN-ko funtzionarioa Ciudad Realeko Probintzia Zuzendaritzan) egin duen Kongresuaren zuzendaritzagatik eta Rocío Guerrero Jareño (Doktoreaurreko ikerlaria Lan eta gizarte Segurantza Zuzenbidean Rey Juan Carlos Unibertsitatean) Kongresuaren koordinazio lanagatik.

Nire Sailak etxeko langileekin konprometituta jarraitzen du. Liburu hau bide horretan egindako ekarpena da. Bere baliagarritasunaz konbentzitua nago. Eskerrik asko liburu hau posible egin duten guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoa


MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ

Lan eta Justizia Sailburua

XI. Legealdia