Balio bereko lana

Balio bereko lanpostuak genero-akatsik gabe identifikatzeko gida praktikoa

Balio bereko lana
 
Argitalpena
2021
Argitalpen-zenbakia
2
Egilea(k)
Lan eta Enplegu saila / Departamento de Trabajo y Empleo Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza / Viceconsejeria de Trabajo y Seguridad Social Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza / Dirección de Trabajo y Seguridad Social
Hizkuntza(k)
Euskera, Español
ISBN
978-84-457-3558-9
Sustatzailea
Lana eta Enplegua
Argitaratzailea
Lana eta Enplegua

Deskribapena

Kontzientziazio-konpromiso indartu batekin hasi zen 2020ko urtea: kontra egitea emakumeak gizonak baino gutxiago kobratzea dakarten egoerei. Baina SARS-Cov-2 mundu-pandemiak halako indarrez kolpatu zituen gizarte-estamentu guztiak, non gelditu baitzuen jarduera sozial eta politiko guztia, eta bigarren maila batean utzi baitzituen bidezko eta beharrezko ekimenak, amaiera eman nahi diotenak emakumeek jasaten dituzten gizarte-desberdintasunei.

XII. Legegintzaldia abian jarrita, Eusko Jaurlaritzak erabaki da agenda politikoaren lehenengo mailan jartzea berdintasun osoarekin duen konpromisoa; izan ere, pandemiak ez du aitzakia izan behar alde batera uzteko soldata-arrakalaren kontrako borroka. Borroka hori bakarrik amaituko da emakumeak lortzen duenean lan-eremuan parekatzea.

Datuek adierazten dute ezen, egun, desberdintasunak mantentzen direla gizon eta emakumeen ordainsarietan. EAEn, % 24koak dira, urteko batez besteko irabaziei erreparatzen badiegu, eta % 14koak, orduko irabazia hartzen bada erreferentziatzat. Hori dela eta, Lan eta Enplegu Sailak behin eta berriro dio langile guztiek jarrera proaktiboa hartu behar dutela egoera hori salatzeko.

Soldata-arrakalaren egoera horrek bere horretan dirau, eta desberdintasunaren ondorio nagusietako bat da. Beraz, ordainsari berdina jaso behar da balio bereko lanagatik, funtsezko eskubidea eta printzipioa da eta.

Oraindik ere bide luzea dago benetan parekatzeko gizon eta emakumeen soldatak, eskubideak eta kontziliazioa. Baina konbentzituta nago ezen, gizarte batek bere burua ispilu aurrean begiratu eta lotuta eta berdinduta ikusi nahi badu, urratsak ematen segitu behar duela diskriminazio-eremu guztiak mugatzeko; izan ere, diskriminazio horrek bakarrik dakar emakumeek balio, soldata eta segurtasun gutxiagoko enpleguak izatea.

Hori dela eta, Sailak soldata-arrakalaren kontrako sentsibilizazioa sustatzen du, eta dagoeneko hasi da beste prestakuntza-plan batzuk martxan jartzen emakumeak sektore maskulinizatuetan prestatzeko, sustatzen emakumeok parte har dezaten enpresetako zuzendaritza-organoetan, hitzarmenak generoikuspegitik berrikusten eta ikuskaritza-lanak areagotzen berdintasun-planak bete daitezen.

Hain zuzen ere bide horretan berriro editatzen dugu gidaliburu praktiko hau, aukera ematen duena balio bereko lanpostuak identifikatzen, genero-alborapenik gabe, bere izenburuak dioen bezala.

Esku artean duzun eskuliburu honek, beste tresna batzuekin batera, balio izan dezala lanabes erabilgarri modura euskal herritarrek lortu nahi duten helburua lortzeko.

Idoia Mendia Cueva

Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua