55. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Legea.
Saila
Helburuak eta Sektoreak
Lege horren helburua da, batetik, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Europako irizpide eta zuzentarauetara egokitzea, eta, bestetik, Agentzia horrek Europan kalitatea egiaztatzearen ardura duten erakundeek erabiltzen dituzten irizpide eta prozedura berdinak erabil ditzan eta irizpide eta prozedurak publikoak eta gardenak izan daitezen lortzea, agentzia bakoitzak egindako ebaluazio-prozesuak guztiek onar ditzaten.
Xede hori betetzeko, ezinbestekoa da Agentziaren legezko araudia aldatzea, aipatu Agentziarako berariazko legea sortzearen bitartez. Horri esker, Agentziaren independentziari buruzko irizpidea beteko da, gobernu-eginkizunak eta ebaluazio-eginkizunak bereiziko baitira, eta Agentziak, goi-mailako hezkuntzaren esparruan kalitatea bermatzeari dagokionez, hezkuntza arloko agintariak aholkatzeko organo gisa daukan zeregina sendotuko baita.
- UNIBASQ, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia.
- Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Deustuko Unibertsitatea.
- Mondragon Unibertsitatea.
- Unibertsitateko langileak eta ikertzaileak, oro har.
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. | 2011/01/28 | 2011/02/28 | Amaituta |
Ikusi | 2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea. | 2011/02/28 | 2011/03/01 | Amaituta |
--- | 2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea. | 2011/03/01 | 2011/04/01 | Amaituta |
Ikusi | 2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak. | 2011/04/02 | 2011/12/15 | Amaituta |
--- | 2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra. | 2011/12/16 | 2011/12/31 | Amaituta |
Ikusi | 3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena | 2012/01/01 | 2012/01/31 | Amaituta |
Ikusi | 4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea. | 2012/02/01 | 2012/02/08 | Amaituta |
Legebiltzarrean tramitazioaren egoera
13/2012 Legea, ekainaren 28koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzkoa. (BOPV 130 zk. 2012/07/04)