[25] - Euskadiko Dokumentu Ondareari eta Artxibo Sistemari buruzko Legea

Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Informazio gehigarria

Lege-aurreproiektuaren tramitazioan honako bi sail hauek aritu dira elkarlanean: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila eta Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskadiko dokumentu kudeaketa integralaren legearen helburu nagusia da honako hauek lortzeko oinarriak ezartzea: batetik, dokumentu publikoak digitalki eta analogikoki kudeatzeko sistema koherente eta koordinatu bat antolatzea, modu horretan bermatuz hala balio iraunkorra duten dokumentuen kontserbazioa, nola haietarako irispidea, betiere irispide hori erregulatzen duen araudi osatuago baten esparru orokorraren arabera; bestetik, antolatzea Euskal Autonomia Erkidegoko artxibo-sistema, gure erkidegoarentzat interesa duten dokumentazio publiko eta pribatua zaindu behar duena.

Beste helburu batzuk:

Honako hauek dira Euskadiko dokumentu kudeaketa integralaren legearen helburu espezifiko osagarriak:

  •  Definitzea zein diren Euskal Autonomia Erkidegoaren Dokumentu Ondarea, balio iraunkorrekoa,  osatzeko  betekizunak
  • Oinarri berrien arabera antolatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Sistema Nazionala, lankidetza- eta kooperazio-esparru gisa.
  • Dokumentuak kudeatzeko funtzionamendu eraginkorrago eta efizienteago bat sendotzea eta sustatzea.
  • Dokumentu-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko bitartekoak jartzea.
  • Sortzea Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Historikoaren funtzioak, eta horiek definitzea.
  • Dokumentazio publikoan eragina duten gardentasun betebeharrak gauzatzen laguntzea.
  • Bermatzea herritarrek balia dezaketela dokumentu administratibo eta historikoetarako irispide-eskubidea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Dokumentu eta artxiboen titular publikoak, dokumentu eta artxibo horiek kudeatzen dituztenak: Estatuko administrazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa, Foru administrazioa eta Udal administrazioa.
  • Dokumentu eta artxiboen titular pribatuak, dokumentu eta artxibo horiek zaintzen dituztenak: pertsona fisikoak eta juridikoak.
  • Ezagutza  alor desberdinetako ikerlariak.
  • Herritarrak, oro har: dokumentaziorako irispidea nahi dutenak, dela ezagutza iturri bezala erabiltzeko, dela zenbait eskubide edo betebehar aitortzeko frogagiri bezala erabiltzeko.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko hirugarren lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasita
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta

Azken aldaketako data: