12. Euskadiko Ingurumen-administrazioaren Lege-proiektua.
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
- Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Informazio gehigarria
Berretsi egiten da XI. legegintzaldian espedientean egindako izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia. Ondorioz, lege-aurreproiektua Gobernu Kontseilura igortzen da, 2020/11/03an onar dezan, eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera lege-proiektu gisa bidal dezan, XII. Legegintzaldia zalantzaz izapidetzeko.
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Ingurumen-babes handia bermatuko duen esparru juridikoa ezartzea, egungo errealitate ekonomiko eta sozialera egokituta.
- Beste helburu batzuk:
- Pertsona fisikoen eta juridikoen, publikoen eta pribatuen eskubideak eta betebeharrak ezartzea ingurumen-babesaren arloan
- EAEko ingurumen-politika koordinatzeko tresnak eratzea
- Ingurumen-gaiei buruzko informazioa, herritarren parte-hartzea eta justiziarako sarbidea sustatzea.
- Ingurumen-administrazioaren funtzionamendua arindu eta erraztea, era berean, administrazioaren esku-hartzea murriztu eta errazteko
- Ingurumen-hobekuntza eta erantzukidetasun publiko-pribatua sustatzeko tresnak diseinatzea, ingurumen-babeseko arauak errazago bete ahal izateko
- Ingurumenean eragina duten jardueren ingurumen-ikuskapena eta -kontrola agintzea
- Ingurumeneko diziplina-arauak eta zehapen-araubidea, ingurumen-legeen berrezarpena eta ingurumen-kalteen gaineko erantzukizuna arautzea
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Ingurumenean eragina izan dezaketen jarduera ekonomiko publiko eta pribatuak.
- Administrazio publikoak (Jaurlaritza, aldundiak eta toki-administrazioak).
- Herritarrak.
- Unibertsitateak, ikastetxeak.
- Sindikatuak eta alderdi politikoak
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2020ko bigarren seihilekoa.
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Amaituta | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Amaituta | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Amaituta |