Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko Legea aldatzen duen Legea

Erakundea:
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Gardentasun, gobernantza onaren printzipio, politika publikoen ebaluazio, edo herritarren parte hartzearen ikuspegitik, inpaktua ebaluatzeko eta xedapen orokorrak egiteko prozeduretan, herritarrek eta Europako instantziek (europar gobernantzaren kontzeptuen eta “smart regulation” izenekoaren eskutik) erreklamatzen dituzten aurrera pausuak direla-eta, indarrean dagoen arauak lantzeko prozedura arautzen duen testua egokitu beharra dago.

Beste helburu batzuk:
  • Oinarrizko legeria berrienera egokitzea, arauak planifikatze, arauketa onaren printzipio, informazio publikoko izapide, arauen publizitate, lege ekimen eta lege mailako arauak edo gaiarenagatiko espezialitateak emateko ahalmena bezalakoetan, 39/2015 Legeak (batez ere) eta 40/2015 Legeak, beste batzuen artean, ezartzen dituzten eskakizunak gure prozeduran  txertatzeko.
  • Arauketa prozeduretan eta prozedura legegileetan gardentasunak, motibazioak eta parte hartzeak duten garrantzia Nazioarteko adibide erkatuak aztertzea, eta hala badagokio, jasotzea, jurisprudentzia konstituzional aurreratuena barne.
  • Azkenean onetsi behar diren eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar diren arau-testu elebidunak izapidetzeko eskakizun batzuei Lege maila ematea, informazio publikoko izapidea bezalako oinarrizko izapideak, nahitaez, testu bietan egin daitezen.
  • Administrazio elektronikoaren ikuspegitik, prozedura kontuan hartu eta berrikustea, beharren arabera.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra.
  • Herritarrak orokorrean.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018ko hirugarren lauhilekoan

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: