06. Gardetasun eta Herritarren parte hartzearen Proiektu-Lege
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Egoera:
- Lege-proiektua elaborazioan
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Euskal sektore publikoaren funtzionamendua gidatu behar duten oinarri orokorrak ezartzea, “administrazio on bat izateko eskubidearekin” lotuta, Oinarrizko Eskubideei buruzko Europar Batasunaren Kartan agertzen den modura, eta honako obligazio hauetan gauzatzen direnak: politika publikoak planifikatu eta ebaluatzea; administrazio jardueraren gardentasun eta publizitatea zabaldu eta indartzea; euskal sektore publikoa osatzen duten erakunde eta entitateei dagokienez, bereziki, Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan, zuzenean edo zeharka, interes publikokoak diren erabakietarako eta diseinurako, herritarren parte hartzea txertatzea.
- Beste helburu batzuk:
- Herritarrei jakinaraztea Gobernuaren planifikazioa eta konpromiso estrategikoak, emaitza eta inpaktuei buruzko kontuak ematea eta politika eta zerbitzu publikoen ebaluazioa hedatzea.
- Herritarrak informazio publikora sartzea sustatzea eta administrazioaren jarduerari buruzko publizitatea bultzatzea, irisgarritasuna, kalitatea, egunerokotasuna eta informazioa berrerabiltzeko aukerak bermatuz.
- Gardentasunari eta informazio publikorako sarbideari buruzkoak urratzeagatiko zehapen erregimena ezartzea.
- Herritarren parte hartzeari buruzko eskubide zehatzak arautzea, politika eta zerbitzu publikoak diseinatu eta ezartzeko inplikazio tresna izan dadin, baita herritarren beharrak asebetetzeko bermea ere.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Euskal Sektore Publikoko kideak.
- Herritarrak oro har.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2023ko bigarren seihilekoa.
Burutu gabeko faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Legebiltzarrera bidaltze | Hasita |
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak
|
Amaituta | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Amaituta | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Amaituta |