Laguntza euskadi.eus-en

Zer da euskadi.eus?

Euskadi.eus Euskal administrazioak internet-en duen Ataria da  bere helburu nagusia Administrazioa herritarrei hurbiltzea delarik.

Euskadi.eus delakoak Euskal Administrazioaren zerbitzuak herritarren eta enpresen eskuragarri jartzen dituen ataria izan nahi du; horrela, modu eroso eta errazean, Administrazioarekiko harremanak bidera ditzaten, bai informazioa jasotzeko, zein eskariak helarazteko, edo euren espedienteen egoera jakiteko, hala nola kasu bakoitzeko profesional egokienak aurkitzeko eta, hala behar izatekotan, beraiekin harreman zuzenak gauzatzeko.

Beste urrats bat da Eusko Jaurlaritzak bereganatu duen prozesuaren barruan, bezeroei eta, oro har, gizarte osoari zerbitzuak eskaintzearen kultura sendotzeko.

Nola egituratzen da?

Euskadi.eus delakoak denon eskura argibide asko ipintzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz..

Informazio kopuru handi hau sare batean egituratzen da, hain zuzen mota honetako atariak dituena:

  1. Xede Publikoko atariak: Atari hauek euskadi.eus-eko edukiak era pertsonalizatuan eskaintzen dituzte une bakoitzean ezartzen diren kolektiboen edo hartzaile taldeen arabera.  Honela pertsona, enpresa eta administrazioetako atariak gaur egun eskuragarri daude. Xede publikoko atariek egituratzen dituzte,beren edukiak bilaketa irizpide naturalen arabera, hala nola, garrantzi handiko gertakari eta gaien arabera.
  2. Sail edo Erakunde Publikoko atariak: Atari hauek aukera ematen dute Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde bakoitzak eskainitako edukiak eta zerbitzuak ikusteko.  Honela Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzak atari bat du euskadi.eus barruan sartuta. Saileko edo erakunde publikoko atari guztiek menu bat dute haientzat guztientzat komunak diren gaientzat: antolaketa, zerbitzuak, eremuak eta estekak.
  3. Alorkako atariak: Atari hauek aukera ematen dute gai batekin zerikusia duten edukiak eta zerbitzuak antolatzeko, edukiak edo zerbitzuak ematen dituen saila, erakundea edo erakunde publikoa gainditzen dela, aldi berean hartzaile segmentu edo publiko objektibo anitz edukitzea litekeena dela.  Hasierako une honetan gaiaren arabera euskadi.eus sartutako atariak Gazteria eta Euskara dira. Alorkako atariak egituratzen dira behar bereziei une bakoitzean ongien egoitzen zaien eran eta edukien mota eta izaeraren arabera.

Euskadi.eus barruan sartutako atariek goiburu berdina dute eta oin bat non guztientzat erkide diren zerbitzuak ageri diren: Kontaktua, Bilatu, Laguntza, Mapa, Erabilerraztasuna, Identifikatu eta Lege-informazioa.

Argibide gehiagotarako: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzko Dekretua (pdf, 144 Kb).

Eboluzioa

Euskadi.eus-ek arian-arian hobetuko ditu bere edukiak. Halaber, apurka apurka aukera emango da prozeduretan izapideak egiteko eta norbere espedienteei buruz kontsulta pertsonalizatuak egiteko.

Helburua da Euskal Administrazioaren atari berri honetatik informazio orokorra eskuragarri ipintzea eta gainera, norberak pertsonalki dirulaguntzak, lizentziak, baimenak edo bekak aztertu eta izapidetu ahal izango ditu, zuzenean. Bideratu ahal izango dira, halaber, Eusko Jaurlaritzako Sailen beste zerbitzu batzuk, guztiei zein alor bereziei zuzendutakoak ( enpresak, gazteria, eta abar...).

Halaber, euskadi.eus delakoak  euskal herritarren, euren elkarte eta erakundeen, enpresen eta abarren iritzi eta eskariak kontutan hartu nahi ditu; eta, horretarako, topagune bat eskainiko du, atariaren beraren eta , oro har,  Administrazioaren zerbitzuak hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen iritzi, eskari edo proposamenak jasotzeko. 

Euskadi.eus berria jaio da azken batean, euskal gizarteari edo Euskal Administrazioarekin harremanak izan behar dituzten guztiei zerbitzua emateko xedez.

Azken aldaketako data:  2015/04/09