Kargu publikodunen prestazio ekonomikoak

Deskribapena


Kargu publikodunen kalte-ordainak eta aldi baterako prestazio ekonomikoak


Kargu publikoa uztearen ondoriozko kalte-ordaina

Karguak edo postuak uztean, horretarako arrazoia eta zerbitzuak ematen igarotako denbora edozein izanda ere, kargu publikodunek kalte-ordaina jasoko dute, behin bakarrik, ordainsari moduan jasotzen zuten hilekoaren kopuru berekoa.

Kargua uzteari lotutako kalte-ordain hori ez da aplikatzekoa izango kargua utzi edo dimisioa ematearen ondorioz eskubide hori berarekin dakarren beste kargu bat betetzen bada edozein administrazio publikotan, kargua uzten den egunaren eta izendapenaren egunaren arteko epea hilabetekoa baino txikiagoa izanez gero.

Kalte-ordainen zenbatekoa erabakitzea

Kalte-ordainen zenbatekoa erabakitzeko, eskubidea eraginkorra den unean betetzen den karguari edo postuari dagokion urteko ordainsari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, alde batera utzita Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan araututako pizgarriak.

Ordainsari desberdina duten kargu eta postuak bete badira, handiena hartuko da.


Langabezia-prestazioa amaitzean prestazio ekonomikoaren eskaera

Soilik Goi-kargudunak eta gobernuko kideak, 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen izendatuak

Epea: Langabezia-prestazioa amaitu ondoren.

Kontuan hartzeko:

- 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen izendatutako goi-kargudunentzat eta gobernuko kideentzat bakarrik.

- Ezinbestekoa da langabezian egotea. Ez da aitortuko kargu publiko ordaindua, hautetsia edo izendatua betetzen bada.

- Ez da aitortuko langabezia-prestazioa edo funts publikoetako karguekin ordaindutako pentsioak jasotzen badira.

- Karguaren aldi osoan langabeziagatik kotizatu izan balu jasoko zukeena izango da zenbatekoa.

Ondorengo izendapenetatik eratorritako zerbitzu-aldi guztiak eta zerbitzu-aldi guztiak hartuko dira kontuan — kargua uzten denetik sei urteko mugarekin —, baldin eta kargugabetze-dataren eta izendapen berriaren artean sei hilabete baino gehiago igaro ez badira.

- Mugaeguneratutako hilekoetan ordainduko da. Prestazio-aldia izango da egokituko litzaiokeen langabezia-prestazioaren aldiaren eta benetan aitortu zaionaren arteko aldea.

- Prestazioaren zenbatekoa eta aldia kalkulatzeko, kargua uzten den egunean indarrean dagoen Gizarte Segurantzako araudia hartuko da erreferentziatzat.

      - Aldi berean, kotizazioaren zenbatekoa ere ordainduko da, langileak Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatzen duenean.

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena)
    • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
    • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideei (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenei), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
    • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
    • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
    • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Harremanetarako telefono-zenbakia: 945 01 86 55

Kontakturako posta elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Kargu publikoa uztearen ondoriozko kalte-ordaina: 1027405
  • Langabezia-prestazioa amaitzean prestazio ekonomikoaren eskaera: 1027407

Eskabidea


Abisua: Izapidetzearen jarraipena eta espedientearen elderaren jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabetea

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea


Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk