Etika eta jokabide kodearekiko atxikimendua

Deskribapena


  • Datu pertsonalak.
  • Lanbide-profila.
  • Jasotako kalte-ordainak edota prestazio ekonomikoak.
  • Enplegu-harremana.
  • Hala egokituz gero, kargu publikoa betetzeagatik nahitaezko eszedentzia onartu dion erakunde pribatuaren ziurtagiria.
  • Errentaren eta ondarearen gaineko zergari buruzko zerga-informazioa lortzeko baimena ematea.

Era berean, kargu publikoren bat betetzen dutenak behartuta egongo dira Etika eta Jokabide Kodeari Atxikitzeko Adierazpena aurkeztera.


Etika eta jokabide kodeari atxikitzeko adierazpena

ETIKA ETA JOKABIDE KODEARI ATXIKITZEKO ADIERAZPENA:

Era berean, kargu publikoren bat betetzen dutenak behartuta egongo dira Etika eta Jokabide Kodeari Atxikitzeko Adierazpena aurkeztera.

Goi-zuzendaritzako lan-kontratua sinatu duten kargu publikodunek kontratuan bertan adierazten dute etika eta jokabide kodearekiko atximendua, eta beraz ez dute prozedura hau bete behar.

Epeak:

  • Gehienez ere, 15 egun dituzu kargu publikodun moduan zerbitzua ematen hasten zarenetik.

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 LEGEA, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena).
    • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
    • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideei (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenei), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
    • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
    • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
    • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Harremanetarako telefono-zenbakia: 945 01 86 55

Harremanetarako helbide elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Etika eta jokabide kodeari atxikitzeko adierazpena: 1032801

Etika eta Jokabide Kodeari Atxikitzeko Adierazpena


Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Abisua: Izapidetzearen jarraipena eta espedientearen elderaren jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.