Kargu publikodunen abstentzioa

Deskribapena


Norberaren interesak laguntzen direnean parte ez hartzeko betebeharra:

Administrazio-prozedura erkidea arautzen duen araudian ezartzen diren parte ez hartzeko kasuez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden kargu publikodunek ez dute parte hartuko jarduera, erabaki edo ekimenetan, baldin eta horietan beren interesak, ezkontide edo izatezko bikotekidearenak, laugarren mailara arteko odolkidetasun- edo ezkontza-ahaidetasuneko senideenak edo beste pertsona batzuekin partekatzen dituzten interesak badaude edo interes horien alde egiten bada.

Enpresen interesak laguntzen direnean parte ez hartzeko betebeharra:

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko kargu publikodunek ez dute parte hartuko enpresa, sozietate edo erakundeetako gaien gaineko erabakietan eta ez dute haien berri izango, baldin eta enpresa, sozietate edo erakunde horien zuzendaritza- edo gobernu-organoetan izan badira beren zerbitzu-harremana hasi aurreko bi urteetan kargu publikodunak eurak edo ezkontide edo izatezko bikotekideak, bigarren mailara arteko odolkidetasun- edo ezkontza-haidetasuneko senideak edo horiekin interes partekatuak dituzten beste pertsona batzuk.

Parte ez hartzeko betebeharra ez betetzea

Kargu publikodunak ez badu parte ez hartzeko betebeharra betetzen, dagokion saileko sailburuak edo izendatu zuen organoak inhibitzeko agindu behar dio, aldez aurretik entzunaldia emanda, eta horren berri eman beharko dio Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren Langileen Erregistroari.

Parte ez hartzeko betebeharra duen kargu publikoduna Jaurlaritzako kidea bada, agindua lehendakariak eman beharko du, Jaurlaritzari horren berri eman ondoren. Inhibitzeak araudian ezarritako ordezte-bideak abiatzea eragingo du.

Kargu publikoduna errekusatzea

Espediente edo prozedura batean interesa duten pertsonek prozedura izapidetzeko, instrukzioa egiteko edo ebazpena emateko eskumena duen kargu publikodunaren errekusatzea susta dezakete, parte ez hartzeko edo abstenitzeko ezarritako kasu berberetan eta administrazio-prozedura erkidea arautzen duen araudian ezarritako prozeduraren arabera.

Administrazio-erantzukizuna

Parte ez hartzeko betebeharra duen kargu publikodunak betebehar hori ez betetzeak dagokion administrazio-erantzukizuna ekarriko du.


Kargu publikodun gisa parte ez hartzeko betebeharra jakinaraztea

Parte ez hartzea bost egun balioduneko gehienezko epean jakinarazko da.

Parte ez hartzeko edo inhibitzeko arrazoia kide anitzeko organo baten bileran gertatzen bada, kargu publikodunak ahoz adierazi ahal izango du bere ez parte hartzea.

Ez parte hartzea kide anitzeko organoaren idazkariak jasoko du, bileraren aktan.

Kargu publikodunak parte ez hartzea jakinarazi beharko du, bileraren aktaren kopia aurkeztuz.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (lege honen 2. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa).

  • Lehendakaria eta Gobernuko gainerako kideak.
  • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zuzendariak, baldin eta indarrean dauden arauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-karguekin parekaturik badaude. Zuzendari horiek nor diren azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuan dago zehazturik —7. artikuluan, hain zuzen—, legegintzako dekretu horretan onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
  • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
  • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
  • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Harremanetarako telefono-zenbakia: 945 01 86 55

Harremanetarako helbide elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus

 

Kodea(k)

  • Kargu publikodun gisa parte ez hartzeko betebeharra jakinaraztea: 1027504

Komunikazioa


Parte ez hartzea bost egun balioduneko gehienezko epean jakinarazko da.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Abisua: Izapidetzearen jarraipena eta espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk