Zer da Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta?
Oinarrizko behar pertsonal eta familiarrei aurre egiteko prestazio ekonomikoa da, baliabide nahikoak ez dituztenentzat, lan munduan irtenbide bat bilatzen laguntzeko.
Oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomikorik ez duten edo baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzat da. Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abar izan daitezke.
Zenbait kasutan, DBEren barruan Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) barne hartu ahal izango da. Ohiko etxebizitzaren alokairugastuak estaltzera bideratuta dago.
Zure prestazioaren egoerari buruzko zalantzarik baduzu, deitu 945 160 600 telefonora.