Finantziazioa

Gure negozioak arrakasta izan dezan finantziazioa ezinbestekoa da. Kreditu-entitate ezberdinen bidez lor daitekeen finantziazioari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu hemen.

Finantzatzeko tresnak

Mailegu pribilegiatuak

Eusko Jaurlaritza

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2015. urterako finantza-laguntzaren programa garatzen duena. Dekretu honen xedea da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko eta likidezia-beharrak estaltzeko, aipatu eragile ekonomikoez ari garela.

Bizkaiko Foru Aldundia

SEED Micro: beste finantziazio-lerro bat sortu du enpresa berrientzat: 25.000 eurora arteko kreditua ematen du, abalik gabe.
  • Zenbatekoa: Finantziazioaren gehienezko ehuneko zenbatetsia: proiektuaren guztirako kostuaren % 95; muga: 25.000 euro, enpresako.
  • Finantzatu daitezkeen kontzeptuak: aktibo finkoetako inbertsioak, lizentziak eskuratzea eta negozioa abian jartzeak sortutako beste gastu batzuk barne, eta zirkulatzailearen % jakin bat, zeina enpresaren jardueraren menpe egongo den.
  • Finantziazioaren kostua: urteko interes-tasa % 5 izango da.

Crowdfunding

Finantziazio kolektibo, mikrofinantziazio kolektibo eta mikromezenasgo ere deitua: kooperazio kolektiboa da, dirua edo beste baliabide batzuk lortzeko sare bat egiten duten pertsonek egina; Internet erabiltzen da beste pertsona edo erakunde batzuen ahaleginak edo ekimenak finantzatzeko. Crowdfunding-a xede askotarako erabil daiteke: artistek erabil dezakete, beren jarraitzaileen laguntza lortzeko; kanpaina politikoak egiteko, eta konpainien edo negozio txikien sorrera finantzatzeko, besteak beste..

Arrisku-kapitala

Arrisku-kapitaleko sozietateak erakunde mota bat dira. Hau dute helburu nagusi: enpresen kapital sozialean aldi baterako partaidetzak hartzea; oro har, finantzen eta higiezinen arlokoak ez diren eta bigarren mailako merkatu ofizialetan kotizatu gabeko enpresenak. Finantza-aktibo hori katalizatzaile moduko bat da ekimen berritzaile eta sustatzaile berrientzat, zeintzuen bidez modernizatzen eta lehiakorrago bihurtzen baita herrialde bateko enpresa-sarea.

Business Angels

Pertsona fisikoak dira, sektore jakin batzuk sakon ezagutzen dituztenak eta inbertitzeko gaitasuna dutenak; lehen urratsetan hazkunde-gaitasun handia duten enpresa-proiektuen garapena bultzatzen dute, kapitala jarriz eta kudeaketari balio erantsia emanez. Enpresa-proiektu baten alde egiten duten inbertsiogileak dira; ez dira egunez egun inplikatzen, baina balio erantsia ematen dute; horregatik, kapital adeitsu ere deitzen zaie.

Abalen fondoa: Elkarren Bermerako Sozietateak (SGR)

Inbertsio-proiektu errentagarri eta erakargarri bat izanda ere finantza-erakundeetan kreditu bat lortzeko nahikoa berme ez duten ETEek baliatu ditzakete Elkarren Bermerako Sozietateen abalak. Elkarren Bermerako Sozietateen abal bat izanez gero, baldintza hobeagoetan lortzen dira maileguak, bai amortizazio-epeei dagokienez, bai interes-tasei dagokienez. Eta ia edozein enpresa-proiektu finantzatu daiteke, betiere, bideragarria baldin bada. Elkarren Bermerako Sozietate batean sartzeko, erkidego bakoitzean operatzen duen sozietatera joan behar da.

ICO mikrokredituak

Espainian inbertsio produktiboak egiten dituzten Espainiako nahiz nazioarteko autonomo, enpresa eta erakunde publiko eta pribatuentzako finantziazioa da. Partikularrek eta jabekideen erkidegoek ere eska dezakete finantziazioa produktu honen kontura, baina etxebizitzak birgaitzeko baino ez. Eragiketak kreditu-erakundeen bidez tramitatzen dira zuzenean.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira