Erantzukizun Sozial Korporatiboa

itzuli>

 

Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK) enpresek, euren lehiarako kokapena eta balio erantsia hobetzeko helburuarekin, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloetan egiten duten borondatezko ekarpen gogotsua da. Kudeaketaren kontzeptu horren barruan, beraz, enpresa kudeatzeko jardunbide-, estrategia- eta sistema-multzo bat biltzen da, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-dimentsioen artean oreka berri bat lortu nahi duena.

 

ESK gero eta garrantzitsuagoa da erakundeetan, baldin eta erakutsi nahi badute honako faktore hauen bidez ingurune zentzuz jasangarriago bat sortzeko modua ematen duten dimentsio guztien kudeaketa integratu bat dutela:  


- Erakundearen negozioaren errentagarritasun eta jasangarritasun ekonomikoa.
- Erakundearen ingurunearen ingurumen-jasangarritasuna.
- Gure ingurunearen gizarte-jasangarritasuna, lana sortzetik hasi eta gizarte-balioen sustapeneraino.

 

Esan daiteke ESKren helburua hiru jarduera-arlo handi horien oreka lortzea dela, halako moldez non modua egongo den hirurak batera lantzeko, arloetako bakar bati ere kalte egin gabe.

 2015. urtetik aurreka, ESK Txostena ESIko txosten orokorrean sartuta dago, txostena kontsulta egiteko sakatu hemen

 Erantzukinzun Sozial Korportatiboareren Txostena. GUO. 2014

 Erantzukinzun Sozial Korportatiboareren Txostena. Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea. 2014

 Erantzukinzun Sozial Korporatiboaren Txostena. GUO. 2013 

 

 

INGURUMENA 

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIak- Gurutzetako Plaza,12 (Barakaldo) – Lehen Mailako eta Ospitaleko arreta ematen duen Osakidetzako osasun-erakundea da, erreferentziako eta goi mailako zerbitzu espezializatuak eskaintzen dituena. Lan egiten dugu herritarren osasuna hobetzeko, eta ezagutza zein berrikuntza baliagarria sortzeko, betiere, jasangarritasuna jomuga. ESIko gerentziak Erantzukizun Sozialaren alde egiten du, beraz, gure ingurumenarekiko konpromisoa irmoa da, etorkizunean ere gure bezeroen asebetetzea bermatzeko helburuarekin. Gure ingurumen-politika oinarri hauetan laburbiltzen da:
 
 

- Ingurumenarekiko konpromisoa hartzea eta gure jarduerak sortutako inpaktua ahalik eta gehien murrizten saiatzea. Horretarako, ingurumenarekin lotutako hobekuntza-ekintzak txertatzen ditugu gure eguneroko eginkizunetan, Ingurumen Kudeaketako Sistema baten Diseinuaren eta Inplementazioaren bidez.

- Ingurumen Kudeaketako Sistema hori behar bezala egituratu eta jasotzea Ingurumen Kudeaketako Eskuliburu batean, zeina ingurumen-jokabidearen etengabeko hobekuntzako konpromisoari eta aldizkako barne ikuskaritzei lotuta dagoen.

- Erakundeari esparru eta baliabide egokiak eskaintzea, urtero ingurumen helburuak, xedeak eta programak ezarri eta berrikusteko. Horretarako, Ingurumen Politika gure jardueraren garapenean txertatuko da, eta ingurumen-irizpideak kontuan hartuko dira bai erabakiak hartzerakoan bai ESIaren Kudeaketako plangintza-prozesuetan.

- Langile guztiei informazioa jasotzeko eta parte-hartzeko eskubidea bermatzea, haien jokabideak ingurumenarekiko gure konpromisoaren isla izan daitezen: Ingurumena babestea, kutsadura prebenitzea, balibideen ustiapen jasangarria sustatzea, klima-aldaketa arindu eta egokitzea, eta bioaniztasuna nahiz ekosistemak babestea.

- Indarreko ingurumen-araudiak eta legedia betetzen direla bermatzea, bai eta gure erakundeak bere gain hartu litzakeen gainerako betekizunak ere.

- Ingurumen-politika jendearen, hornitzaileen eta azpikontraten eskura jartzea, horiek ere Ingurumenaren kontserbazioan inplikatu daitezen, ingurua errespetatzen duten praktikak garatuz. 


 
Santiago Rabanal Retolaza
Zuzendari Gerentea
2017ko azaroa

 

 

EEC ESIko Ingurumen Politika

Ingurumen Hobetzeko Plana Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESI 2017

Ingurumen Hobetzeko Plana. Emaitzen Laburpena 2016 

Ingurumen Hobetzeko Plana Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESI 2016

Ingurumena Hobetzeko Plana. Emaitzen Laburpena 2015

Hondakinak Kudeatzeko Planak. Lehen Mailako Arreta

Hondakinak Kudeatzeko 2014. urteko Plana

ERAIKINAREN ENERGIA-KALIFIKAZIOA ETIKETA- GUO

 
EKOSCAN Ziurtagiria

 
Ospitale eraikinaren energia ziurtagiria

Ingurumena Hobetzeko Plana 2015


Ingurmena hobetzeko emaitzak 2014

Ingurumena Hobetzeko 2014 Plana

Ingurumena hobetzeko emaitzak 2013

Ingurumena hobetzeko Plana 2013

 

Azken aldaketako data: