Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra

Informazio orokorra

Europar Batasunak egin duen arau erreformaren esparruan kokatu behar da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO). Erregelamenduaren helburua da bermatzea datuen babes estandar altuak eta gaur egungo errealitate digitalera ondo egokitutakoak.

Erregelamenduak indargabetu egiten du 95/46/CE Zuzentaraua. Europako Parlamentuak apirilean onartu zuen Erregelamendua, 2016ko maiatzaren 4an argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, eta argitaratu eta 20 egunen buruan sartu zen indarrean. Erregelamenduaren ezarpen esparruak Europar Batasuneko kide diren herrialde guztiak hartzen ditu, eta zuzenean ezartzen da guztietan 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.

Europako Batzordearen informazioa Europar Batasuneko datu babesari buruzko arau erreformari buruz 

Araudia

2016/679 Erregelamendua (EB) 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Hutsen zuzenketa: 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra). (2018ko maiatzaren 23a)

Hutsen zuzenketa: 2016/679 Erregelamendua  2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra). (2021eko martxoaren 4a) 

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Testu bateratua 

7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa. (gaztelaniaz)

DBEBeko Datuak babesteko ordezkaria

Ebazpena, 2018ko apirilaren 26koa (PDF, 83 KB), Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren datuak babesteko ordezkaria izendatzen duena