Garapenerako Lankidetzako Ignacio Ellacuria Saria
Garapenerako Lankidetzaren Ignacio Ellacuría saria 2008an sortu zen. Eusko Jaurlaritzak ematen du, eLankidetzaren bidez. Bere helburua da Euskadiko nahiz beste herrialderen bateko erakunde, kolektibo edo norbanakoek herrien arteko berdintasun, justiziaren alde eta pobrezia garaitzeko egindako lana aitortzea.
Sariak Ignacio Ellacuría jesuitaren izena darama; jaiotzez euskal herritarra, El Salvadorren nazionalizatu zen filosofo eta teologoa. Hezkuntzan zein lan solidarioetan aritu zen eta askapenerako teologiaren aitzindarietako bat izan zen. San Salvadorreko Universidad Centroaremicana José Simeón Cañas unibertsitateko errektorea izanik, talde militar batek hil zuen beste zazpi pertsonekin batera.
Saridun pertsonak eta entitateak
2022 Seynabou Male Cissé Albistea / Bideo laburra / Aurkezpen bideoa
2022 Vandana Shiva Albistea / Bideo laburra / Aurkezpen bideoa
2021 Articulación Feminista de Nicaragua Asociación Madres de Abril Albistea / Bideo laburra / Aurkezpen bideoa
2019 Anna Ferrer Albistea / Aurkezpen bideoa
2018 Mikel Ayestarán Aierra Albistea
2017 Lolita Chávez Ixcaquic Albistea / Aurkezpen bideoa
2015 José Ángel Cuerda Albistea
2012 Saharar Emakumeen Batasun Nazionalaren Aldeko Euskal Sarea Begoña Etayo Ereña Albistea
2011 FIARE Fundazioa Albistea
2010 Asociación de Mujeres por la Dignidad y la Vida, Las Dignas Albistea
2009 Euskadiko GGKEen Koordinakundea Albistea
Honako esteka honetan egungo deialdiaren egoera kontsulta dezakezu