Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Espetxeratutakoen botoa
Nork eman dezake botoa?
Horrela bozka dezakezu posta bidez, baldintza hauek betetzen badituzu:
- Hauteskundeen deialditik hauteskunde-egunera bitarteko aldian espetxeratuta egotea.
- Bozkatzeko eskubideaz gabetuta ez egotea.
Nola egin behar da eskabidea?
- Espetxe bakoitzeko Zuzendaritzak Correosi eskatu behar dio espetxera eraman diezazkion bozkatzeko eskabide-inprimakiak.
- Espetxeratutakoek posta bidezko eskabide-inprimakia bete behar dute.
- Inprimakiak Correosko langileari eman behar zaizkio, baina aurretik espetxeratutakoak bere burua identifikatzeko dokumentua erakutsi behar du- NAN, pasaportea, gidabaimena edo espetxeratutakoen identitate-dokumentua-, eta dokumentu horrek titularraren argazkia izan behar du.
Nola bidali nire botoa?
Hautesle-erroldaren Bulegoak Correosera bidaliko ditu nahiko gutun-azal eta boto-paper, eta erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria. Correoseko langileek espetxean bertan hautesle eskatzaileei eman behar dizkiete.
Hautesleak hau egin behar du:
- Boto-papera aukeratu eta bozketako gutun-azalean sartu. Gero, gutun-azala itxi.
- Boto-papera barruan daukan gutun-azala eta erroldako inskripzio-ziurtagiria hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azalean sartu.
- Gutun-azal hori Correoseko funtzionarioari eman eta hark dagokion hauteskunde-mahaira helaraziko du