Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarren posta bidezko botoa (ERTA)
Nork eman dezake botoa?
Boto-modalitate hau erabil dezakezu baldin eta:
- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdia egiten denetik hauteskunde-egunera arteko aldian atzerrian aldi baterako bizi bazara.
- Kontsulatuko Matrikula Erregistroan “ez-egoiliar” gisa inskribatuta bazaude.
Jakin behar duzu, posta bidez bozkatzeko eskabidea aurkeztuta, ezin izango duzula aurrez aurre bozkatu.
Epe hauei adi egon:
- posta bidez bozkatzeko eskabidea bidaltzeko epea: otsailaren 27tik martxoaren 23ra (biak barne)
- botoa hauteskunde-mahaira bidaltzeko epea: martxoaren 26tik apirilaren 18ra (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua) (biak barne)
Nola egin behar da eskabidea?
- Eskabide-orria bete. Hori lortzeko bi modu daude:
- Bulego kontsularretan edo atal kontsularretan jaso dezakezu.
- Eusko Jaurlaritzaren web-orrian edo Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren web-orrian deskarga dezakezu.
- Eskabide-orria jasotzen duzunean, egiaztatu Kontsulatuko Matrikula Erregistroan “ez-egoiliar” gisa inskribatuta zauden. Horrela egon ezean, une horretan bertan inskriba zaitezke. Baita eskabidea ematera zoazenean ere.
Eskabide-orria bete ondoren, bulego kontsularrera edo atal kontsularrera joan eta hau egin behar duzu:
- Eskabidea aurkeztu, Hautesle-erroldaren Bulegora (HEB) zuzenduta. Eskabidean adierazi behar duzu bozkatzeko dokumentazioa zer posta-helbidetan jaso nahi duzun.
- Erakutsi zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentu bat –NAN edo pasaportea- kontsulatuan begiratu behar dutelako erregistroan “ez-egoiliar” gisa inskribatuta zauden eta zure sinadura NANean edo pasaportean dagoenarekin bat datorren.
Posta bidez bozkatzeko eskabidea egiteko epea hau da: otsailaren 27tik martxoaren 23ra.
Horren ondoren, bulego kontsularrak edo atal kontsularrak zure posta bidez bozkatzeko eskabidea dagokion HEBera bidaliko du.
Nola bidali nire botoa?
Hautesle-erroldaren Bulegoak (HEB) posta bidez bozkatzeko zure eskabidea jaso ondoren, hautesle-erroldan idatziko dute posta bidez bozkatuko duzula. Hori dela eta, ezin izango duzu hauteskunde-mahaian aurrez aurre bozkatu.
Horren ondoren, HEBek zure posta bidez bozkatzeko eskabidea adierazi duzun helbidera edo, bestela, erroldan agertzen den helbidera, dokumentu hauek bidaliko dizkizu:
- jarraibide-orria
- boto-paperak
- bozketako gutun-azal bat.
- Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria
- “Hauteskunde-mahaiko lehendakaria” idatzita daukan gutun-azal handia
Dokumentazio hori norberak hartu ondoren, hau egin behar duzu:
- Aukera ezazu hautagaitzaren boto-papera.
- Boto-papera bozketako gutun-azalaren barruan sartu
- Bozkatzeko dagokizun hauteskunde-mahaiko mahaiburuari zuzendutako gutun-azal handian hauek sartu:
- boto-papera barruan duen bozketako gutun-azal itxia,
- Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
Gutun-azala hauteskunde-mahaira posta ziurtatu bidez bidali behar duzu. Horretarako, zauden herrialdeko posta bulegora joan zaitez. Hor, gutun-azalean, aurkeztu den eguna ziurtatzen duen zigilu-marka edo inskripzio ofiziala jarriko dute.
Gutun-azala bidaltzeko azken eguna hau da: apirilaren 18a (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua) . Lehenbailen egitea gomendatzen dizugu, epearen barruan jasotzen dutela ziurtatzeko.
Posta bidezko botoaren bidalketa-gastuak itzultzeko eska dezakezu, urrats hauek jarraituz.
Informazio gehiago: 1621/2007 ED.