Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Botoa atzerritik ematea
- Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrek botoa posta bidez ematea
- Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarrek botoa ematea
Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrek botoa posta bidez ematea
1.- Nork erabili ahal duen eta zertan datzan
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko deia egiten denetik hauteskundeak egin arte, hautesleak atzerrian aldi baterako bizi baldin badira, eta, gainera, «ez-egoiliar» inskribatuta badaude kontsuletxean, bozkatzeko modu hori erabili ahal izango dute.
Atzerritik posta bidez bozkatzeko prozedura bat da. Espainiako Egoiliarren Hautesle Erroldan inskribatuta egon arren, zenbait arrazoi direla eta (oporrak, ikasketak, lana eta abarrak), atzerrian aldi baterako bizi diren hautesleek erabili ahal dute.
2.- Eskabideak
Posta bidez bozkatzeko, honako urrats hauek egin behar ditu hautesleak:
- Botoa posta bidez egiteko eskaera-inprimakia hartzea: postetxean, kontsuletxeetan, enbaxadetako kontsuletxeetako ataletan, Eusko Jaurlaritzako webgunean (www.elecciones.eus) edo Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunean (www.mae.es ).
- Kontsuletxeko matrikula-erregistroan «ez-egoiliar» gisa inskribatuta egon behar du. Bestela, eskaera-inprimakia jasotzean edo entregatzerakoan, inskripzioa egin ahal izango du.
Eskaera egiteko epea: hauteskundeak egiteko deia argitaratzen denetik hauteskundeak egiteko deiaren ondoko hogeita bosgarren eguna arte, ekainaren 13a, (luzatutako epea ekainaren 16ra arte –asteartea-).
3.- Eskaera entregatzea
Honako urrats hauek egin behar dira, eskaera entregatzeko:
- Kontsuletxeko bulegoetara edo enbaxadetako kontsuletxeko ataletara joan, eta bete den inprimakia entregatu. Eskaera bidali behar zaio Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari. Dokumentazioa zer posta helbidetan jaso nahi den adierazi behar da.
- Kontsuletxeak hautesleari eskatuko dio identifikatzeko, hots, NANa edo pasaportea erakusteko. Horrez gain, «ez-egoiliar» inskribatuta dagoen eta eskaerako sinadura eta NANean edo pasaportean jasotakoa bat datozen egiaztatuko du.
- Ondoren, Kontsuletxeak bidaliko dio dagokion Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari posta bidez bozkatzeko eskaera.
4.- Hauteskundeei buruzko agiriak bidaltzea
Atal honetan azalduko dugu hauteskundeei buruzko agiriak bidaltzeko zer urrats egin behar den.
- Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak eskaera jasotakoan, erroldan apuntatuko du hautesle horrek botoa posta bidez emango duela, hauteskunde-egunean hauteskunde-mahaian aurrez aurre berriro bota ez dezan.
- Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak presako posta ziurtatuz bidaliko dizkio agiriak hautesleari; zehazki, hautesleak atzerrian duen helbidera bidaliko ditu. Hauexek jasoko ditu hautesleak:
- Azalpenak emateko orria.
- Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
- Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako boto-paperak.
- Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako bozketako gutun-azala.
- Hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azala.
- Botoa postaz bidaltzeko gastuen zenbatekoa itzultzeko inprimakia.
Hauteskunde-agiriak bidaltzeko epea hasiko da hauteskundeak egiteko deia zabaldu eta hogeita zortzigarren egunean (ekainaren 16a). Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea ekainaren 30era arte luzatu daiteke.
5.- Bozketa
Hautesleak agiriak jasotakoan, hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean sartu behar ditu:
- Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
- Bozketako gutun-azal itxia, hautatutako boto-paperarekin.
- Eta, halaxe nahi badu, hauteskunde-mahaira botoa postaz bidaltzeko gastuen zenbatekoa itzultzeko inprimakia (beteta).
Azkenik, posta ziurtatuz bidali beharko du, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak egin baino hiru egun lehenago, zehazki, uztailaren 9abaino lehen.
Botoa posta ziurtatuz bidaltzeko, frankeo-kostua ordaindu behar da. Hala ere, postetxeko operadoreak zenbatekoa itzuliko dio hautesleari, baldin eta taloi-orria betetzen badu. Orri hori botoa emateko jarraibideekin batera bidaltzen da.
Botoa balioduna izan dadin, hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean zigilu-marka edo Espainiako Estatuko nahiz dagokion herrialdeko postetxeko inskripzio ofiziala jaso behar da. Horren bidez, lehen aipatu den epean bidali den ziurtatuko da.
ARAUDIAN INFORMAZIO GEHIAGO JASOTA DAGO. DESKARGATU ERREGE-DEKRETUA: 1621/2007 ED, ABENDUAREN 7KOA , ATZERRIAN ALDI BATERAKO BIZI DIREN HERRITAR EGOILIARREK BERARIAZ ERABILI BEHAR DUTEN BOTOA EMATEKO PROZEDURA ARAUTZEKOA (ABENDUAREN 14KO BOE, 299. ZK.).
Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarrek botoa ematea
1.- Nork eman ahal du botoa atzerritik?
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan administrazio-egoitza daukaten herritarrek eta beren ondorengoek botoa atzerritik eman dezakete Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetan, baldin eta, atzerrian iraunkorki bizi arren eta Espainiako Estatuko nazionalitatea izaten, atzerrian dauden egoiliarren hauteskunde-erroldan inskribatuta badaude 2020ko martxoaren 1ean.
2.- Zer egin behar da atzerritik botoa emateko?
a) Botoa eskatzea:
Botoa eskatzeko inprimaki ofiziala betetzea. Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari (HEBPO) zuzendutako inprimaki hori hainbat tokitan eskura daiteke:
- Zure hiriko kontsuletxean, maiatzaren 19tik aurrera.
- Eusko Jaurlaritzaren webgunean (www.elecciones.eus) edo Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunean (www.maec.es ); maiatzaren 19tik aurrera egongo da eskuragarri, deskarga daitekeen formatuan.
- HEBPOak zure atzerriko helbidera bidaltzen duenean, ekainaren 14a baino lehen.
b) Eskaera bidaltzea:
Inprimaki hori betetakoan, harekin batera bidaliko da Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) edo pasaportearen fotokopia, edota, haiek eduki ezean, nazionalitatearen ziurtagiria, edo kontsuletxeko matrikula-erregistroko inskripzioarena, bere herrialdean Espainiako kontsuletxeak emanak. Eskaera hori faxez, posta arruntez edo internet bidez bidali behar zaio HEBPOari, maiatzaren 20tik ekainaren 13ra arte (luzatutako epea ekainaren 16ra arte –asteartea-). Eskaera hori interneteko posta elektronikoaren bidez bidali nahi bada, 2015eko martxoaren 9ko HEBaren ebazpenean azalduta dago bidalketa-prozedura.c) Dokumentazioa bidaltzea:
HEBPOak eskaera jaso ondoren, ekainaren 23a baino lehen (lurralde historikoetan hautagai-zerrenda bat aurkatu baldin bada, ekainaren 30a baino lehen) honako agiri hauek bidaliko ditu atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (AEHE) jasota dagoen herriko helbidera:
- Boto-paperak eta bozketako gutun-azala.
- AEHE erroldan hauteslea inskribatuta dagoela ziurtatzeko bi agiri, biak berdinak.
- Eskualdeko Hauteskunde Batzorde eskudunaren (EHB) helbidea duen gutun-azala.
- Kontsuletxeko bulegoaren (KB) helbidea duen gutun-azal bat, botoa postaz kontsuletxera bidaltzeko.
- Botoa postaz kontsuletxera bidaltzeko gastuak itzultzeko inprimakia.
d) Botoa entregatzea:
Atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (AEHE) inskribatuta dauden hautesleek honako bi bide hauetako bat aukera dezakete, bozkatzeko:
- Lehenengo bidea: Postaz. Hala eginez gero, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeari zuzendutako gutun-azalean honako agiri hauek sartu beharko ditu:
- Bozketako gutun-azal itxia, hautatutako boto-paperarekin.
- Espainiako agintariek emandako pasaportearen edo NANaren fotokopia, edo, horiek eduki ezean, nazionalitatearen ziurtagiria edo kontsuletxeko matrikula-erregistroko inskripzio-ziurtagiria, egoitza duen herrialdeko Espainiako kontsuletxeak emanak, erroldan izan zuen lehen inskripzioaren ziurtagiria eta, hala nahi izanez gero, frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia, beteta.
Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeei zuzendutako gutun-azal hori, erroldan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen bigarren agiriarekin batera, beste gutun-azal batean sartu beharko dira, hauteslea atxikita dagoen kontsuletxeko bulegoari edo misio diplomatikoko kontsuletxe-atalari zuzenduta. Gutun-azal hori posta ziurtatuz bidaliko da uztailaren 8a baino lehen (luzatutako epea uztailaren 11ra arte- larunbata-).
- Bigarren bidea: Kontsuletxeko bulegoan horretarako jarri den hautestontzian botoa sartuta, uztailaren 8tik 10era, (luzatutako epea uztailaren 12ko uztailaren 20:00ak arte –igandea, penintsulako ordua-) hautesleak, inskribatuta dagoen kontsuletxeko bulegoan edo atalean edota horretarako prestatu den tokian, LHHBari zuzendutako gutun-azala hautestontzian sartu nahi badu, AEHEan inskribatuta dagoela ziurtatzeko lehendik jaso duen agirietako bat erakutsi eta entregatu beharko du. Gainera, bere nortasuna egiaztatu beharko du kontsuletxeko langileen aurrean, hauxe adierazita:
- pasaportea edo
- NANa edo
- nazionalitatearen edo kontsuletxeko matrikula-erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
e) Lurralde Historikoetako Hauteskunde Batzordeetako (LHHB) botoak lekualdatzea:
Botoa hautestontzian sartzeko epea bukatuta, kontsuletxeko langile funtzionarioek akta bat emango dute, eta Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak horretarako eratu duen bulegora bidali beharko du. Akta horretan zehaztuko dira: erroldako inskripzioak ziurtatzeko zenbat agiri jaso diren, postaz zenbat gutun-azal jaso diren eta, halakorik izanez gero, gertatutako gorabeherak.
Uztailaren 11tik aurrera postaz jasotako edo hautestontzietan sartutako boto guztiak, hauteskunde-bidalketaren bidez bidali beharko zaizkio Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioko bulego horri, eta hark presako bidalketaz igorriko dizkie LHHBei, boto-kontaketa egiteko.
Azken aldaketako data: