Eusko Legebiltzarra 2024. Hautesleak. Galderak eta erantzunak. Errolda
- Euskadin jaioa naiz eta denbora luzez Barakaldon bizi izan naiz, baina orain bi urte daramatzat Logroñon erroldatuta. Eusko Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan botoa eman al dezaket?
- Duela egun batzuk izena eta abizenak aldatu ditut NANean eta erroldan beste izen batekin agertuko naiz. Botoa eman dezaket? Zer gertatzen da erroldako izenak eta abizenek NANekoekin bat egiten ez dutenean?
- Udalean erakusgai jarritako hautesle-erroldako zerrendak ikustera joan naiz eta erroldan inskribatuta nago. Hala eta guztiz ere, botoa ematera noanean hauteskunde-mahaiko errolda-zerrendetan agertzen ez banaiz, zer egin behar dut? Botoa eman dezaket?
- Euskadiko bi udalerritan edo bi hauteskunde-mahaitan izena emanda dudala ikusi dut. Birritan botoa eman dezaket?
- Alemaniarra naiz, eta azken 20 urteetan Getxon bizi izan naiz. Azkeneko udal-hauteskundeetan bozkatu ahal izan nuen, baita Europako Parlamenturako hauteskundeetan ere. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa eman ahalko dut?
- Hautagaitzek hautesle-erroldako zerrenden aurka egin al dezakete?
- Zer baldintza bete behar dira Euskadiko hautesle-erroldan agertzeko eta hauteskunde hauetan bozkatu ahal izateko?
- Ez dut nire etxean jaso Hautesle-erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialek – HEBOPek- bidali beharreko errolda-txartela; bozka al dezaket hauteskunde-mahaian txartel hori erakutsi gabe?
- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak deitu ondoren, zer epe dute udalek eta kontsulatuek indarreko hautesle-errolda hautesleriak kontsultatzeko moduan jartzeko? Zer zerbitzu mota eman behar dute kontsulta hori egin ahal izateko?
- Aldarrikatutako hautagaitzek eskubidea al dute indarreko hautesle-erroldaren kopiak eskatzeko?
Euskadin jaioa naiz eta denbora luzez Barakaldon bizi izan naiz, baina orain bi urte daramatzat Logroñon erroldatuta. Eusko Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan botoa eman al dezaket?
Ez, azken bi urteetan Euskadin bizi ez zarelako.
Duela egun batzuk izena eta abizenak aldatu ditut NANean eta erroldan beste izen batekin agertuko naiz. Botoa eman dezaket? Zer gertatzen da erroldako izenak eta abizenek NANekoekin bat egiten ez dutenean?
Bai, botoa eman dezakezu baldin eta hauteskunde-mahaiak zure nortasunari buruzko zalantzarik ez badu.
Udalean erakusgai jarritako hautesle-erroldako zerrendak ikustera joan naiz eta erroldan inskribatuta nago. Hala eta guztiz ere, botoa ematera noanean hauteskunde-mahaiko errolda-zerrendetan agertzen ez banaiz, zer egin behar dut? Botoa eman dezaket?
Bozkatu ahal izateko, erroldan alta emateko errolda-ziurtagiri berezi bat eskatu behar duzu hiru hiriburuetako Hautesle-erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialen (HEBOP) batean, zure NANa erakutsita; bestela, zure udalean eska dezakezu ziurtagiri hori, idazkariak edo horren ordezkariak behar bezala egiaztatu ondoren eskaria HEBOPera faxez bidal dezan. HEBOPek ere faxez igorriko dute ziurtagiria udalera, interesdunari helaraz diezaioten.
Ziurtagiri hori lortutakoan, horrekin hauteskunde-mahaira joan eta botoa eman ahal izango duzu.
(Ikusi Euskal Autonomia Erkidegoko HEBOPen helbide-direktorioa).
(Errolda-ziurtagiriei dagokienez, ikusi Hauteskunde-batzorde zentralaren 7/2007 Instrukzioa, apirilaren 12koa, EAO 94. zk., apirilaren 19koa).
Euskadiko bi udalerritan edo bi hauteskunde-mahaitan izena emanda dudala ikusi dut. Birritan botoa eman dezaket?
Ez, behin bakarrik bozka dezakezu. Birritan bozkatzea hauteskunde-delitua da, zigortuta dago eta isuna dagokio (ikus Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 142. artikulua). Arazo hori konpontzeko Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako (erroldatuta zaudeneko lurraldearen arabera) Hautesle-erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialeko telefonora deitu (telefonoak kontsultatzeko, ikus webgune honetako Helbide interesgarrien atala).
Alemaniarra naiz, eta azken 20 urteetan Getxon bizi izan naiz. Azkeneko udal-hauteskundeetan bozkatu ahal izan nuen, baita Europako Parlamenturako hauteskundeetan ere. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa eman ahalko dut?
Ez, datozen autonomia-hauteskundeetan nazionalitate espainiarra duten adin nagusikoek bakarrik bozkatu ahal baitute; gainera, Euskadin bizi behar dute eta indarrean dagoen EAEko hautesle-erroldan agertu beharko dute.
Hautagaitzek hautesle-erroldako zerrenden aurka egin al dezakete?
Bai, arau honen arabera: Hauteskunde-batzorde zentralaren martxoaren 24ko 1/2011 Instrukzioa.
Zer baldintza bete behar dira Euskadiko hautesle-erroldan agertzeko eta hauteskunde hauetan bozkatu ahal izateko?
Hona hemen hauteslearentzako eskakizunak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 2. artikulua):
- Politikoki Euskadikoa izatea, hau da, Euskadiko udalerriren bateko biztanle izatea.
- Hauteskunde-egunean adin nagusikoa izatea.
- Nazionalitate espainiarra edukitzea.
- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan indarrean dagoen Euskadiko hautesle-erroldan izena emanda edukitzea.
Hiru eskakizun bete behar dira hauteskunde hauetan botoa eman ahal izateko:
- Euskadiko udalerri batean erroldatuta egotea.
- Nazionalitate espainiarra edukitzea.
- 18 urte beteta izatea bozketa egunean.
Ez dut nire etxean jaso Hautesle-erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialek – HEBOPek- bidali beharreko errolda-txartela; bozka al dezaket hauteskunde-mahaian txartel hori erakutsi gabe?
Bai, bozka dezakezu. Errolda-txartelaren xedea informazioa ematea baino ez da, botoa non eman behar duzun jakin dezazun. Bozketa-eguna baino lehen errolda-txartela jaso ez baduzu, dagokizun lurralde historikoko Hautesle-erroldaren Bulegoaren telefonora dei dezakezu (webgune honetako Helbide interesgarriak atala kontsultatu).
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak deitu ondoren, zer epe dute udalek eta kontsulatuek indarreko hautesle-errolda hautesleriak kontsultatzeko moduan jartzeko? Zer zerbitzu mota eman behar dute kontsulta hori egin ahal izateko?
Udalak eta kontsulatuak legez behartuta daude indarreko hautesle-errolda kontsultatzeko zerbitzu bat ematera, hauteskundeak deitu ondorengo 6. egunetik hasita, eta zortzi egunez. Kontsulta informatika-baliabideen bidez egin ahalko da, hautesleak bere burua identifikatu ondoren, edota zerrenda horiek jendaurrean jarriz.
Aldarrikatutako hautagaitzek eskubidea al dute indarreko hautesle-erroldaren kopiak eskatzeko?
Bai, Hautesle-erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialean eska ditzakete, arau honen arabera: Hauteskunde-batzorde zentralaren abenduaren 17ko 4/2009 Instrukzioa.
Hala ere, edozein hauteslek eskatu ahal izango du hautagaitzei hauteskunde-propaganda postaz bidaltzeko ematen zaizkien kopia horietan ez sartzeko (HAOLO, errolda zuzentzeari buruzkoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak aldatua).