Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoari egokituak

Araudia:

  • 297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren mailekin parekatzeko dena (EHAA–2010eko azaroaren 15a, 219 zk.).
  • 187/2017 DEKRETUA, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen dena. (EHAA-2017ko uztailaren 20a, 138 zk.).
  • 65/2023 DEKRETUA, apirilaren 18koa, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua. (EHAA-2023ko maiatzaren 17a, 92 zk.)

Irudiaren azalpena jarraian

Handitu irudia (leiho berri batean irekitzen da)

187/2017 Dekretuaren bidez administrazio ezberdinek ematen dituzten titulu eta egiaztagiri guztiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1, B2, C1 eta C2 mailetara egokituta gelditu dira.

297/2010 Dekretuak, euskararen ezagutza-egiaztagiri eta tituluak baliokidetzekoak, ez zituen titulu guztiak barne hartzen. 187/2017 Dekretuaren bidez onartzen den aldaketaren xedea HABEk ematen dituen tituluak eta Euskaltzaindiaren B agiria sartzea izan da nagusiki.

Honela, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten ondorengo titulu eta ziurtagiriak Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B1, B2, C1 eta C2 mailekin parekatzen dira eta elkarren baliokideak dira:

  • Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B1 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:
    • HABEren 1. mailako eta B1 mailako ziurtagiriak.
    • HAEEren 1. hizkuntza-eskakizuna.
    • Osakidetzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.
  •  Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B2 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:
    • HABEren 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiriak.
    • HAEEren 2. hizkuntza-eskakizuna.
    • Osakidetzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.
    • Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.
    • Irakaspostuen 1. hizkuntza-eskakizuna. 
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:
    • HABEren 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiriak.
    • HAEEren 3. hizkuntza-eskakizuna.
    • Osakidetzaren 3. hizkuntza-eskakizuna.
    • Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.
    • Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA)
    • Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna.
    • Euskaltzaindiaren D agiria.
    • Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).
    • Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA). 
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C2 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:
    • HABEren 4. mailako eta C2 mailako ziurtagiriak.
    • HAEEren 4. hizkuntza-eskakizuna.
    • Osakidetzaren 4. hizkuntza-eskakizuna.
    • Euskaltzaindiaren B agiria.

Bestalde, 297/2010 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluen arabera, Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako euskara-ikasketak eta Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria dekretu bereko 3. artikuluan jasotako (187/2017 Dekretuaren bidez aldatua) titulu eta ziurtagiriekin daude baliokidetuta, baina ez alderantziz, era honetan:

  • Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B1 mailarekin baliokidetuta daude:
    • Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 3. maila (Antzinako Ikasketa Plana).
    • Hizkuntza Eskola Ofizialetako Tarteko Maila.
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B2 mailarekin baliokidetuta daude:
    • Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 4. maila (Antzinako Ikasketa Plana).
    • Hizkuntza Eskola Ofizialetako Maila Aurreratua.
    • Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA).
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailarekin baliokidetuta daude:
    • Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 5. maila edo euskal gaitasun maila (Antzinako Ikasketa Plana).
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Gaitasun Maila (C1) eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailaren bat Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituzten bestelako ziurtagiriak.