Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Durangoko Turismo Bulegoa

Praktika Onak Euskadiko Turismo Etika

Durangoko turismo bulegoa herriko erdigunean dago, eta Durangori, Durangaldeari eta Euskadiri buruzko informazioa eskaintzen du; non lo egin, non jan, zer bisitatu eta zein ekintza eta jarduera egin daitezkeen azaltzen diote bertan bisitariari.

Urte guztian zehar dago irekita, eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez eskaintzen ditu zerbitzuak.

Durangoko turismo bulegoak eta Gerediaga Elkarteak Durango erakargarria ezagutzeko aukera eskaintzen dute taldeentzako 7 bisita gidatuen bitartez.

Santa Ana elizako dorretik herria ikustea, Andra Maria Basilikako sekretu eta altxorrak ezagutzea edo garai bateko eta gaur egungo bizia konparatzea dira beste batzuen artean Durango bisitatuko duten taldeak izango dituzten aukerak.

Aukeratu bisita: 

-    Durango, goitik ikusita

-    Durango, zuri beltzean

-    Durangoko Andra Mariak hitz egingo balu…

-    Durango, 0 Gunea

-    Erdi Aroko Durango

-    Durango, arkitektura zibila

-    Durango, heriotzaren kultura 

Erretserbak: 946 81 80 66 edo  gerediaga@gerediaga.eus 

Datu interesgarriak

Helbidea
Kurutziaga, 38 - 48200 Durango
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik igandera: 10:00-14:30. Ostegun eta ostiraletan 16:00etatik 18:30era ere egoten da irekita.

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak